
Azaroan Ibarrangelun dagoen Lagako hondartza garbitzeko lanak hasi ziren eta bertako bizilagunek desadostasuna adierazi zuten eta mobilizazioa egin zuten. Orain, lanak hasita, dunaren «hondamena» eta «estropizioa» salatu ditu Lagaren Aldeko Herri Plataformak.
Nabarmendu dutenez, duna «inongo aholkularitzarik eta ikuskapen zientifiko-biologikorik gabe suntsitu dute». Beraz, 20 edo 25 urte inguru iraun duen prozesu naturala «txikitu» egin dute. «Hondartza bernaturalizatu edota esparru naturalak handitzeko aitzakiarekin hondamendi hauek ari dira egiten eta antza dauka are mugimendu gehiago dauzkatela pentsatuta hondartzako beste maldan», laburbildu dute.
Zehazki, dunaren hegala hondeamakina batekin bota dutela jakinarazi du plataformak. Kendutako landareak berriro landatuko dituzte, baina «egindako kaltea ezin da konpondu», deitoratu dute. Diotenez, hegal horretan babestutako landaredia izan da, hainbat urtetan zehar hazi dena, haizearen eraginez eta era natural batean sortutakoa.
Proiektuan «hutsunea» hasieratik dagoela gaineratu du plataformak. «Lan hauek, betiere interbentzio agresibo honi dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Urdaibaiko Patronatuaren aldeko informerik badaukate edo euren kabuz ari dira egiten? Bestela, errespetu guztiagaz diogu, sinetse egin behar dugu ez dagoela benetako ingurumen zuzendaritza tekniko egokirik», adierazi dute.
Horrela, gogorarazi dute ingurumenaren gainean eragina duten proiektu guztiek «azalpena behar dutela», herritarren parte-hartzea eta gizartearen adostasuna bermatuta. Beraz, hori eskatu dute, proiektuaren nondik norakoaren azalpenak jasotzea eta lanak «modu egokian aurrera eramatea».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
