
Bilboko Arriaga Antzokiaren atarian mintzatu da Aitor Esteban hedabideekin; igande honetan bertan burutu baita Sabino Arana sarien 36. edizioa. Iñigo Urkullu lehendakari ohia saritu dute, Lakuako Gobernuaren buru izan den hamabi urteetan egindako lana eskertzeko. Bertan izan dira Imanol Pradales lehendakaria eta Aitor Esteban, EAJren bozeramailea espainiar Kongresuan eta Andoni Ortuzarrekin, ezustean, EBBko buru izateko lehiakidea izan daitekeena.
EAJk joan den urtarrilaren 20an ekin zion bere Exekutiba Nazionala (EBB) berritzeko barne prozesuari. Lehen itzulia otsailaren 2ra arte luzatuko da eta, barne prozesu horretan, Gipuzkoan eta Bizkaian ezustean Aitor Esteban babesa handia jasotzen ari da.
Larunbatean, X delako sare sozialean, mezu bat zabaldu zuen Aitor Estebanek non «txundituta eta eskertuta» dagoela adierazi zuen.
Igande honetan Itxaso Atutxa emaztearekin, duela gutxi arte EAJren BBBko presidentea izan denarekin, Bilboko Arriaga antzokira iritsi denean, ez du askorik argitu nahi izan, ezta bigarren itzulian Ortuzarrekin norgehiagoka egingo duen ala ez aipatu ere.
«Nik beti gauza bera esaten dut: EAJ arau batzuk dituen alderdi demokratikoa da, eta hau afiliatuen unea da. Ez dago gehiagorik esateko», bukatu du.

Euskal Herria
El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Euskal Herria
«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

Euskal Herria
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Euskal Herria
