
Kantxetan lehia bizia mantentzen dihardute Jokin Altunak eta Unai Lasok azken urteetan, pilotaren historian zehar beste pilotari batzuek mantendu duten modu berean; hala nola, historian gertu, Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok. Baina kantxetatik kanpo gaur egun pilota profesional munduan dauden enpresa garrantzitsuenak ere –kasu honetan Aspe eta Baiko– lehian dihardute.
Astelehenean Baiko enpresak Unai Lasoren berritzea jakinarazi zuen 2030era arte, eta ostegun arratsalde honetan Aspe izan da Jokin Altunaren berritzea jakinarazi duena; baina kasu honetan 2031ra artekoa izango da amezketarraren kontratu berria, Lasorena baino urte bat gehiago, alegia.
Aspeko kirolarien artean kontratu luzeena izango duen pilotaria izango da aurrelari gipuzkoarra; izan ere, 2031ko martxoaren 31ra arte sinatu du Altuna III.ak.
Orain arte, amezketarrak, 2014ko ekainaren 24an Eibarreko Astelena pilotalekuan debuta egin zuenetik, 652 partida jokatu ditu Aspeko kamisetarekin, horien artean 383 garaipen eta 252 porrot eskuratuz.
Tituluei dagokienez, historiako laugarren pilotaririk onena bezala dago momentu honetan. Izan ere, bere palmaresean Buruz Buruko hiru txapel (2018, 2021 eta 2024), Lau eta Erdiko lau (2017l 2020, 2021 eta 2023) eta Binakako beste bat (2022) ditu.
Momentu honetan Binakako Txapelketan aurrera egiteko lehiatzen dabil, Arangurenekin batera. Igande honetan partida garrantzitsua dute, baina atzelariak ezin izango du jokatu bi eskuak minduta dituelako. Bikuña aritu da haren ordez.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
