
Talgo enpresa eskuratzeko lasterketa azken txanpan sartua da, akziodun nagusiek mahai gainean jarri dizkieten hiru eskaintzak aztertu beharko dituzte otsailaren 14a baino lehen. Poloniako Garapen Funtsak (PFR), Pesa trenen fabrikatzailearen jabe den Sinedor euskal siderurgia taldeak; eta Jupiter Wagons korporazio indiarrak aurkeztu dituzte eskaintzak.
Talgoren salmenta-prozesua duela urtebete baino gehiago hasi zen. Orduan, hura erosteko interesa agertu zuen Ganz Mayag (Mayar Vagon) hungariar taldeak eta 2024eko martxoan kapitalaren %100 kontrolatzeko saiakera egin zuen, 620 milioi euroren truke, hots, akzioko 5 euro ordainduta. Espainiar Estatuko Gobernuak, ordea, debekatu egin zuen, segurtasun nazionalarentzako arriskutsua izan zitekeelakoan.
Uztailean, Skoda Transportation txekiar taldea gehitu zitzaion, negozio-konbinazioa eta integrazio industriala barne hartzen zituen proposamen batekin, baina ez zuen arrakastarik izan; aldi berean, Polonia fabrikatzaile espainiarraren erosketa «bere radarrean» kokatzen hasi zen.
Espainiar Estatuko Gobernuak hasieratik defendatu du inbertitzaile nazionalak Talgon sartzea, Estatuarentzat estrategikotzat jotzen baitu enpresa. Hori dela eta, Sidenorri babesa eman dio korporazioaren % 29,9 bereganatzeko ahaleginean.
Sidenorrek, José Antonio Jainaga buru duela, 4 euro eskaintzen ditu akzioko. Prezio hori ez da mugitu orain arte, eta Trilantic-ek gutxiegitzat jotzen du (hungariarrek eskainitakoa baino % 20 gutxiago baita). Beraz, nahiz eta joan den udazkenetik euskal enpresak interesa agertu duen, eskaintza gehiagoren zain egon dira.
Pesa eta Jupiter Wagons lehian sartzearekin batera, oraingoz zenbat ordaintzeko prest dauden eta zenbat kapitalekin geratu nahi duten esan gabe, Trilanticek eskaintzen aurretiazko prozesu bat hasi du. Hasierako epea urtarrilaren 31n amaitzen zen, eta bi aste luzatu dute.
Egutegi horrekin, otsailaren erdialdean hiru eskaintzen prezioak aldi berean argitzea espero da; beraz, Sidenorren kasuan, ikusiko da azkenean berea hobetuko duen ala ez.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra


