
Fekoor-eko langileek, urtebete baino gehiago hitzarmen propio baten aldeko borrokan aritu ondoren, euren aldarrikapenekin jarraitzen dute eta horretarako 24 orduko baraualdiari ekin diote astelehen goiz honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean. Langileek azaldu dutenez, beren eskubideak bermatuko eta egonkortuko dituen hitzarmen propio baten alde ari dira borrokan, «egindako lana behar bezala aitortu, arautu eta konpentsatuko dituena».
LABek salatu du Javier Gil elkarteko gerenteak «uko egiten diola langileen lan baldintzen inguruan duen erantzukizunari, eta Bizkaiko langileak eta hauek ordezkatzen dituzten sindikatuek parte hartzen ez duten hitzarmen estatalaren esku uzten dituela». Gainera, bertan negoziatzen diren edukiak «herrialde honetako bizi-mailarekin ez datozela bat» azpimarratu du sindikatuak.
Fekoor, Bizkaiko aniztasun funtzionaleko beste elkarteak bezala, diru publikoaz finantzatzen da baina gainontzeko gehienek enpresa hitzarmenak dituzte eta honek langileei «hobekuntza nabarmenak» dakarzkiela diote.
«Fekoor-eko langileek sektoreko beste enpresa batzuetakoek baino 100 ordu gehiagoko lanaldia dute, %16 baino gehiagoko erosteko ahalmenaren galera, ez dute antzinatasunik eta kontziliazio neurriak ez dira existitzen», gaineratu dute.
Salatu dutenez, langileek hainbat alditan eskatu dizkiote bilerak Gizarte Ekintzako diputatu den Amaia Antxustegiri, «erantzunik jaso gabe, baina aldi berean gerentziarekin elkartuz». Bizkaiko aniztasun funtzionalaren sektoreko arduradun nagusia den aldetik, gatazka honetako bi aldeekin premiazko inplikazioa eskatzen diote langileek.
Aldi berean, alderdi politikoekin harremanetan jartzen hasi dira langileak, beren errealitatea eta egoera azaldu eta ikusarazteko.
Langileek argi dute borrokan jarraituko dutela beren beharrei erantzungo dien hitzarmen bat lortu arte, eta administrazio publikoa salatzen jarraituko dute «kudeaketa publikoko zerbitzuak pribatizatzeagatik».

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

