
«Barrura begiratzeko unea iritsi da». Hitz hauekin hasi du Koldo Leozek Lizarrako Udalean hamalau urte lanean izan eta gero zikilo hori ixteko garaia duela iragartzeko plazaratu duen idazkia.
Epe honetan bitan izan da Leoz Lizarrako alkate. Lehena 2015 eta 2019 urteen artean eta bigarrena 2020 eta 2023 artean, Navarra Sumako Gonzalo Fuentes kanporatu zuen zentsura mozioaren ondoren.
Alkatetzara sartu zenetik aurreko urteetan UPN eta PSNko alkateek Lizarrari ezarri zioten zama arintzea izan zen Leozen helburu nagusietakoa, Oncineda kasuan adibidez.
Ziklo baten amaiera
«Nire bizitzako ziklo hau bukatu da, barrura begiratzeko garaia iritsi da. Baina, ez, honekin ez dut esan nahi nire militantzia eta herri euskaldun, parekide, justu, bakezale eta anitz baten aldeko lana alboratuko dudanik. Maite ditudan esparruetatik bultza egiten jarraituko dut, aniztasunarekiko errespetuzko herritar libre, autonomo eta kritiko berriak heziz; euskarari aukera berriak irekiko dizkien ekimenetan eta esparruetan lan eginez; kirolaren eskutik gizarte osasuntsuago bat bilatuz. Finean, nire familia, lagunak, interes eta bokazioak lehen planora ekarriz», adierazi du Leozek agur esateko gutunean.
«Udaletxeko lanak, batez ere alkatetzan izandako urteetan, nire gertuko babesguneetatik aldendu nau. Irakurtzeari eta hezteari inoiz utzi ez badiot ere, nire pasioetako bat den hezkuntzaren munduan buru-belarri murgildu nahi dut berriz. Profesiora erabat gerturatu, zinez konprometitu eta nire lan aukerak zabaldu», gaineratu du Leozek.
Gutunean ez badu aipatzen ere, kirola Leozen beste pasioetako bat da. Futbolean aritua da, Osasuna Promesas eta Sabadell taldeetan jokatu zuelarik.
«EH Bilduren eskutik bizi izan ditudan esperientzia ikaragarri guztiei eta horietan bidelagun izan ditudan militante eta alderdikide guztiei, esker anitz; udal langile bikain guztiei, esker anitz; lizarratar guztiei, esker anitz; Lizarrako udaletxean aritu eta aritzen zareten beste ordezkari politiko guztiei, batez ere nirekin elkarlanean aritu zareten horiei, esker anitz; Lizarraldeko herri txikiagoetako alkate eta ordezkari politikoei, esker anitz. Zinez, esker anitz. Nafar gizarte politago bat eraikitzeko bidean elkar ikusiko dugu. Beti», amaitzen du Leozek bere gutuna.
Lizarrako EH Bilduk egindako lana eskertuz mezua plazaratu du sare sozialetan.
Mila esker, Koldo, herri honen alde egin duzun lan guztiagatik! Mila esker Herria eraikitzeko eman duzun guztiagatik. Jarraitzen dugu lanean elkarrekin.
— EHBildu Lizarra (@EHBilduLizarra) February 3, 2025
Hau ez da behin ere gelditzen.#EHBildu #EHBilduLizarra https://t.co/47iUyGp1Eu
EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen eledun Laura Aznalek, berriz, zorterik hoberena opa dio beste mezu batean.
Zorterik onena, @koldinni, irekitzera zoazen etapa berri honetarako.
— Laura Aznal (@Laura_Aznal) February 3, 2025
Ez izan zalantzarik, nafar gizarte politago bat eraikitzeko bidean elkar ikusi dugu! https://t.co/kjXafPajkH

‘El Inhumano’ de ‘La infiltrada’, señalado por torturas en Via Laietana y en Gipuzkoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista

Operación «preventiva» de la Ertzaintza contra un torneo de fútbol de calle en Gasteiz

Elkarrekin y Elorza unen fuerzas para convertir San Bartolomé en «el Waterloo» de Eneko Goia
