
Sunsundeguiko LABeko sail sindikalak langileen batzarra egin zuen asteartean, «enpresak bizi duen egoeraren berri emateko eta irtenbideak eskatzeko helburuarekin». Horrela, LABek Nafarroako Gobernuaren, sindikatuen eta Sunsundeguiko konkurtso-administrazioaren arteko hiruko mahai bat ahalik eta lasterren sortzea eskatu du, «lantegiaren etorkizunarekin zerikusia duen edozein gai jorratzeko eta konponbide industrial bat bilatzeko».
«Kezkaz ikusten du LABek Sunsundeguiren etorkizunari buruzko albiste falta. Sindikatuak argi du interesa egon dela eta badagoela Altsasuko lantegiaren inguruan, baina ez du zehaztasunik ikusten, ezta konponbidea ekarriko duen plan industrialik ere», adierazi du sindikatuak.
«Sunsundeguiko langileak nekaturik daude egoerarekin. Langileak langabeziagatiko prestazioa agortzen ari den ABEEE aldi baterako enplegu erregulazioko espedientean sartuta daude, eta ez dakite deus haien etorkizunari buruz. LABen ustez, gainera, ABEEE ez da modu bidezkoan aplikatzen ari, eta hala jakinarazi dio konkurtso-administrazioari», gaineratu du.
Batzarraren ostean LABeko kideek elkarretaratzea egin zuten lantegiaren ondoan.
SDA Factory eta BSH
Bestalde, SDA Factory lantegiko batzordea BSHkoarekin bildu da gaur asteazkena Ezkirotzen. «Jabe bera, prozesu desberdinak. Bata zuzenean eta bestea diferituan. Alemaniako multinazionalak Gasteizko lantokia saldu zuen, eta hamarnaka milioi ordaindu zituen putre batzuek odolustu zezaten, hartzekodunen konkurtsora eraman arte. Ezkirotzen ez dute kanpoko aktorerik behar izan sei hilabeteko epean itxiera jakinarazteko. Bi prozesuak egun bateko aldearekin eman ziren ezagutzera. Kasualitatea?», galdetu dute.
«Bileran argi geratu da denaren gainetik dirua eta dibidenduak bakarrik axola zaizkiela. Langileak zenbaki bat besterik ez gara beren helburuak lortzeko. Gutxi axola zaizkie kalera doazen 700 familia baino gehiago», nabarmendu dute bi batzordeek .
«Hala, bi batzordeok adostu dugu komunikazio-kanalak irekita izango ditugula, bizitzen ari garen prozesuei buruz une oro informatzeko, eta ekintza bateratu gehiago aztertuko ditugu. Ahal den neurrian, bi batzordeek egiten dituzten ekimenak babesten saiatuko gara», gaineratu dute.
Bileraren ondoren, elkarretaratzea egin dute ere BSHko lantegiaren atarian.


Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
