
Jokin Altuna eta Arangurenek multzoen faseko azken partida irabazi beharko dute Binakakoan aurrera egiteko, play-offetan txartel bat lortzeko, alegia. Larunbat honetan Seguran galdu ostean, bosna punturekin berdinduta daude Peña-Albisurekin, hurrengo astean neurtuko diren bikotearekin.
Jaka-Imazek, garaipenaren puntua pilatuta, oxigenoa hartu dute, kanporaketak jokatzeko txartela poltsikoratu baitute. «Oso pozik» agertu da Imaz, tentsio askoko asteak izan baitira eta lehendabiziko helburua lortu baitute.
Tentsio handiko partida izan zen, oso piloteatua, eta guztira, 75 minutu iraun zituen. Luze joan zen eta zentzu horretan, materialarekin, oso haserre bukatu du Jokin Altunak. «Oso bero» bukatu du partida amezketarrak, ETBko mikrofonoan onartu legez. «Lotsagarria da», esan zuen. «Elgoibarko festetan jokatzeko moduko materiala zen eta Lehen Mailako txapelketan gaude. Binakakoan eta Lau eta Erdikoan hilabete lehenago ari dira jartzen materiala», esan du.
Zentzu horretan, oso haserre mintzatu da eta aldarrikatu du erabakiak «pilotan dakien jendeak hartu behar duela, ez ezer ez dakien batek». «Lehen Mailako partidak jokatzen ari gara, pilotariok indar gehiago izan behar dugu, erabaki gehiago hartzeko gaitasuna eduki behar dugu. Azken hilabetetan pertsona batek edo enpresa batek erabakiak hartzea ez da posible», kexatu da.
Pilotakada gogor bat atzera bota eta «inolako minik ez egitea», zentzugabea iruditu zaio gipuzkoarrari, bai eta partiden pilotakada kopurua ere: «Partida asko ari gara ikusten 600-800 pilotakadakoak. Ez zait iruditzen gauzak ongi egiten ari garenik».
Hil ala biziko tonua zuen larunbat honetan Segurak hartzen zuen partidak: Jaka-Imaz eta Altuna-Aranguren, aurrez aurre. Bi bikoteak bosna punturekin. Bada, aurreikusi bezala, partida gogor eta estua jokatu dute eta xehetasunek erabaki dute dema. Atsedenaldi luzetik hobeto kantxaratu dira urdinak eta 13-18ko tartea irekita, garaipen garrantzitsua bideratu dute.
Puntu honekin, Baikoko bikotea play-offetarako sailkatu da eta Aspekoek, azken jardunaldia irabazi beharko dute horretarako, Peña-Albisuren aurka.
[LASTER INFORMAZIO GEHIAGO]

«Ganas, paciencia y un poco de mano», receta para ser un constructor naval a pequeña escala

El presidente de Kutxabank contrapone educar en euskara y captar talento: «Es limitante»

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»
