NAIZ

V. Urrezko Pala Pro aurkeztu da, Mungiako denak denen kontrako bikote txapelketa

Necol, Fusto, Maldonado, Madariaga, Urrutia, Ibai Perez, Alkorta eta Del Rio arituko dira aurtengo edizioko txapelaren lehian. Nabarmentzekoa da txapelketa osatzen duten hitzordu guztiak EITBn emango direla.

V. Urrezko Pala Pro Txapelketan parte hartuko duten zortzi palistak, astelehen honetan Mungian.
V. Urrezko Pala Pro Txapelketan parte hartuko duten zortzi palistak, astelehen honetan Mungian. (Oskar MATXIN | FOKU)

Astelehen honetan aurkeztu da, Mungiako udal pilotalekuan, V. Urrezko Pala Pro Txapelketa. Ostiralean hasiko da eta hurrengo 6 ostiraletan jokatuko da, 19.00etatik aurrera. Finala apirilaren 5ean izango da, arratsaldeko 16.00etan.

Necol, Fusto, Maldonado, Madariaga, Urrutia, Ibai Perez, Alkorta eta Del Rio arituko dira aurtengo edizioko txapelaren lehian. Lehen jardunaldian Maldonado-Alkorta / Fusto-Urrutia eta Necol-Ibai Perez / Madariaga-Del Rio izango dira aurrez aurre. Nabarmentzekoa da txapelketa osatzen duten hitzordu guztiak EITBn emango direla.

Aurreko edizioetan ikusitakoaren arabera, eta jakina denez, txapelketa honek arau berezia du. Izan ere, bikoteak partidaz partida aldatuko dira. Hala, puntuazio sistema berezia mantenduko da finalistak nortzuk diren erabaki ahal izateko.

Ehun puntu banatuko dira partida bakoitzeko eta postu bakoitzeko. 3-0eko emaitzarekin irabazten dutenek 100 puntu jasoko dituzte, eta galtzaileek, bat ere ez; 3-eko emaitza lortzen duenak, 80 puntu jasoko ditu, eta galtzaileak, 20; eta 3-2ko emaitza lortzen duenak, 60 puntu bilduko ditu eta galtzaileak, 40.

Iazko finalean Necol-Urrutiak lortu zuten txapela, Maldonado-Ibai Perez osaturiko bikoteari gailenduta. Urrutia berriki Banakakoan txapeldun izatetik iritsiko da. Finalean Ibai Perezi gailendu zitzaion; beraz, atzelaria arantza kentzeko gogotsu iritsiko da Mungiako txapelketara.

Sei jardunaldiak, 19.00etan hasita, honela banatuko dira:

1. jardunaldia, otsailaren 21ean:
Maldonado-Alkorta / Fusto-Urrutia
Necol-Ibai Perez / Madariaga-Del Rio

2. jardunaldia, otsailaren 28an:
Maldonado-Ibai Perez / Necol-Alkorta
Fusto-Del Rio / Madariaga-Urrutia

3. jardunaldia, martxoaren 7an:
Maldonado-Urrutia / Madariaga-Ibai Perez
Fusto-Alkorta / Necol-Del Rio

4. jardunaldia, martxoaren 14an:
Maldonado-Urrutia / Fusto-Alkorta
Necol-Del rio / Madariaga-Ibai Perez

5. jardunaldia, martxoaren 21ean:
Maldonado-Alkorta / Necol-Ibai Perez
Fusto-Urrutia / Madariaga-Del Rio

6. jardunaldia, martxoaren 28an:
Maldonado-Ibai Perez / Madariaga-Urrutia
Fusto-Del Rio / Necol-Alkorta