
Nacho Vigalondo zuzendariaren ‘Daniela Forever’ bere ibilbideko bosgarren film luzea da.
«Kontzeptu aski interesgarri batekin dator Vigalondo, oso ongi egindako filma da. Melodrama erromantiko bat baina fantasia kutsu batekin. Protagonistak ahalmena du zendu den bikotea berrekuratzeko ametsen bidez, eta pilula batzuk erabiliz. ‘The Substance’ filmaren abiapuntu antzekoa du, baina guztiz ezberdinak dira bi filmak», esan du filmaz Josemi Beltranek, Donostiako Beldurrezko Zinema Astearen zuzendariak zuzendariak, NAIZ irratiko ‘Bideokluba’ saioan.
Bizitzak zentzu guztia galdu du Nicolasentzat Daniela bikotearen galeraren ostean. Egun batean, bere ametsak kontrolatzea ahalbidetuko dion saiakuntza kliniko batean parte hartzera gonbidatuko dute, eta baietz esango du bere onera etortzeko itxaropenaz. Baina amets horietan betiko galtzeko arriskua dago.
Bi mundu horiek irudikatzeko, Vigalondok, Betamax kamera zahar bat erabili du errealitatea filmatzeko, eta 4:3 formatuaz baliatu da; eta ametsetarako aldiz, egungo kamera modernoak, bereizmen handia eta formatu panoramikoa dutena.
Agertokiak zein hiriak garrantzia handia dute filmean: «Nahiago dut benetako kokalekuetan filmatu, gezurretakoak diren set erraldoi horietan baino. Kalean grabatzeak gidoi biziak eta organikoak sortzea ahalbidetzen du, inoiz ez dakigulako istorioa aberastu dezakeen zerbait azalduko den ala ez. Benetakoak ez diren lokalizazioek ez dizute gidoian ez dagoen ezer oparitzen», azaldu zuen Vigalondok Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren asteko prentsaurrekoan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

