
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga-bilketa aurreikusitakoa baino txikiagoa izatearen ondorioz, udalek dirua itzuli beharko dutela ohartarazteko agerraldia egin dute EH Bilduren Azpeitiko, Hernaniko, Donemillagako, Aguraingo, Zaldibarko eta Otxandioko alkateek astearte goiz honetan.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak esan duenez, «udal finantziazioa indartzeko garaiak dira, ez kontrakoa egiteko garaiak. Udalak babestu eta indartu behar dira, zerbitzu publikoak eta herritarren bizitza duinak bermatzeko». Hori dela eta «zerga erreforma sakon bat» egitea beharrezkoa dela ondorioztatu dute, udalen finantza nahikotasuna bermatuko duen zerga-sistema ezarriz.
Finantzen Euskal Kontseiluan emandako datuen arabera, aurreikusitakoa baino 700 milioi euro gutxiago bilduko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, mutualistei itzuli beharreko diruarengatik, eta horrek gizarte politiketan ondorio zuzenak izango dituela esan dute. Esate baterako, Azpeitiaren kasuan, 450.000 euro gutxiago jasoko dituela zehaztu du, eta beren kasuan zaintza zerbizuetara bideratutako aurrekontuaren erdia jaso gabe geratuko dela.
Alkortak gogorarazi du «zuhurtziaz» egin behar direla aurreikuspenak, azaldu du 2024rako aurrikusitako %5eko igoera ez dela bete, eta 2025erako igoera bermatuko ote den zalantzan jarri du: «Mundu mailako ekonomia nahasia dela ikustena ri garen honetan, ezegonkortasunari aurre egin behar diogu, administrazio publikoari herritarrei sergutasuna bermatzea dagokio».
Zerbitzu publikoen kaltera
Eta gaineratu du, udalak direla herritarrek jasotzen dituzte zerbitzu publiko gehienen emaileak, eta diru bilketaren aurreikuspena ez betetzearen ondorioz, eta udalek diruaren zati bat itzuli behar dutenez, gerta daitekeela zerbitzu publikoak mantentzeko eta aurreikusitako inbertsioak egiteko zailtasunak izatea, «eta beraz, herritar zaurgarrienek beharrezkoa duten babesa emateko oztopoa izatea».
Hala ere, EH Bilduko alkateek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoak mantentzeko konpromisoa hartu dute, «udaloi finantziazioa bermatu behar zaigu, kalitatezko zerbitzuak eskaini ditzagun, eta herritarrei bizitza duin bat berma diezaiegun».
Gertatzen ari den guztiak, agerian uzten du Alkortaren esanetan zerga sistema aldatu beharra dagoela, «sortzen dugun aberastasuna eraginkorrago bihurtu behar dugu eta justuago banatu behar da». Gaineratu du datorren hamarkadarako balio behar duen zerga sistema diseinatzerako garaian, «behar adinako sakontasunez» planteatu behar dela zerga erreforma. «Udal politiken bidez bermatu nahi dugu gure herritarren ongizatea, politika horiek egiteko finantza nahikotasuna bermatu behar zaigu udaloi», esanez amaitu du.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
