
Donostiako Metroaren lanen inguruan hasieratik «ezinegona eta informazio faltaren sentsazioa» izan direla nabarmendu du EH Bilduk, obrek inguruko merkatari, dendari eta bizilagunak ere kaltetu dituztelarik. Honekin batera, proiektu honen bultzatzaileak izan duten «opakotasunarengatik» kezka azaldu du talde abertzaleak.
Aste honetan, Satorralaia ekimenak salata duenez Mirakontxa eta Easo arteko tarteak %162,7ko gainkostua izateak «eskandulutzat» jo du EH Bilduk. «Duela zortzi urte tarte hori eraikitzeko lanak lehen aldiz esleitu ziren, 53,2 milioi eurorengatik, baina kontratua eten behar izan zen, luizien ondorioz, eta bigarren fase bat hasi. Guztira, 2,1 kilometro horien kostua 139,8 milioi eurora igoko da, BEZa kontuan hartu gabe», gogoratu du.
«Gogoratzea komeni da, hain zuzen, 2024ko Herritarren Pertzeptzio Inkestaren arabera, (Donostiako 2030 Plan Estrategikoaren jarraipen-lanean barruan egindakoa), donostiarren artean okerren baloratutako proiektua dela Topoaren igarobidea Benta Berri eta Erdialdeko-Kontxako geltoki berriekin osatzea. Hirian Metrorako herritarren eskaerarik ez existitu arren abiatu zen proiektua, baita urte batzuk geroago, 2013an, orduan EAJko sailburua zenak, publikoki ‘obra faraonikoa’ zela onartu arren. Eta orain, urte askotako atzerapenei eta askotariko kalteei, EH Bildutik argitu nahi ditugun gainkostu berriak gehitzen zaizkio, lanak bukatzeke daudela, gainera», gaineratu du.
Orain, Satorralaiak salaturiko gainkostuaren berri izan eta gero, Gasteizko Parlamentuan galdera sorta erregistratu ditu EH Bilduk Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak azalpenak emateko.
Zein izan zen hasierako aurrekontua, zein da oraingo gastua, lanak hasi zirenetik zein gastu berri erantsi behar izan dira, lanen bat edo lizitazioaren bat bertan behera uzteagatik kalteordainik izan den, zenbat herritarren salaketa jaso dituzten eta hasieran egindako kronograma bete den jakin nahi du EH Bilduk.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
