
«Proba uztailaren 25ean egingo dugu». Hitz hauekin, lasterketako antolatzaile den Ketxus Sanzek, baieztatu du azkenean Ordiziako Klasikoa salbatzea lortu dutela. ‘Diario Vasco’ eta ‘ElDiario.es’ hedabideetan konfirmatu du.
Ordiziako Lasterketa Klasikoaren antolatzaileek asteazken honetan jakinarazi zuten bertan behera utziko zutela uztailaren 25ean egin behar zen 103. edizioa, aurrekontu faltagatik. Batzorde antolatzaileak ohar batean adierazi zuenez, «maila horretako nazioarteko ekitaldi bat antolatzeko behar den aurrekontua estaltzeko ezintasunagatik» hartua zuten erabaki hori.
Hori iragarri eta gutxira, baina, dei bat jaso zuten. «Ez dugu lasterketa erortzen utziko». Oraingoz ez dute babesle horren izena iragarri, baina lasterketa nazioarteko egutegian mantenduko da. «Etena iragarri bagenuen, eskura genituen bide guztiak agortu genituelako da. Ez genuen probaren aurrekontuari aurre egiteko modurik ikusten, eta ezin genuen eta ez genuen sartu behar urte batetik bestera galerak metatzeko dinamika batean. Erabaki zorrotz bat hartzera behartuta geunden. Dei horrek eta pertsona horrek eta bere izenak oraingoz argitu ezin duen enpresa batek hartutako konpromisoak dena aldatzen dute. Ezin dugu esan diru hori falta zaigunik. Uztailaren 25ean egingo dugu proba», azaldu du Sanzek ‘Diario Vasco’ egunkarian.
Informazio berean baieztatzen denez, agindutako injekzio ekonomikoak uztailaren 25ean Ordiziako Klasikoaren 102. edizioa jokatuko dela bermatzen du eta iaz garaile izan zen Jan Christenek oinordekoa izanen du. Chapel Gorriren talde antolatzaileak ere aurrera egingo du kadeteentzako probarekin, Santa Ana egunaren aurreko larunbatean, kasu honetan uztailaren 19an, eta Emakumezkoen Gipuzkoako Itzuliaren etaparekin.
‘ElDiario.es’-en gaineratu duenez, «hainbat urtetarako babesletza» bat lotu nahi dute, lasteketa hauei egonkortasuna eman asmoz.
1922an jaio zen lasterketa hau, Euskal Herriko lehena. Ordura arte, soilik Tourraren bisitek ekartzen zuten goi mailako txirrindularitza euskal errepideetara. Mende luze honetan, 1936 eta 1937an baino ez da bertan behera geratu lasterketa, gerragatik kasu horretan.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

