Garai ilunak datoz
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Gobernura iritsi denetik, dibertsitate, berdintasun eta inklusio politikak suntsitzea izan du bere helburu nagusietako bat. AEI deiturikoa (Aniztasuna, Ekitatea eta Inklusioa), estrategia, araudi eta ekintza multzo bat dira, hainbat identitate, jatorri eta pertsonen ordezkaritza, parte-hartzea eta bidezko aukerak bermatzea helburu dutenak.
Bada berdintasun politikak suntsitzearen irrika hori zinemara ere iritsi da. Trump-en tsunamiaren gainean igo eta Disney izan da, aniztasun, ekitate eta inklusio estrategiak aldatu dituen lehenengoetako bat. Euren plataforman, adibidez, ‘Dumbo’ (1941) edota ‘Peter Pan’ (1953) filmek hasieran zituzten dibertsitate ezari buruzko oharrak (arrazakeria, sexua edota indarkeriari dagokionak adibidez) apurka aldatu egingo dituztela aurreratu dute.
Beste bat ere agertu da: Paramount. Iragan astean aditzera eman zuten Etxe Zuritik bultzatutako politika eta ekimen mota horien aurka ez joateko, bere politikak murriztuko dituztela. Konpainiak jada ez ditu genero eta aniztasun datuak bilduko AEBetan lana eskatzen dutenentzat adibidez, eta ez du bere pizgarri programa AEI helburuetara lotuko.
Warner Bros.Discovery izan da euren politiketan atzerapausoa eman duen bestea: konpainiak bere langileei bidalitako komunikazio bidez jakinarazi du aniztasun eta ekitate lengoaia alde batera utziko duela eta «espazio honi orain ‘inklusioa’ soilik deituko zaiola» .
Berdintasun politika horiek kameraren aurrean zein atzean aplikatu izan dira orain arte, industria, espazio pluralagoa eta justuagoa bihurtzeko helburuz. Zoritxarrez, historikoki baztertuak egon diren –eta dauden– kolektiboen aurkako beste eraso baten aurrean gaude.
Garai ilunak datoz.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

La década de oro de los conjuntos vascos en las finales coperas

