Munduko agintariak serio dabiltza, olatu erreakzionarioa hauspotzen. Gizartea samindu nahi dute, frustratu, albokoekin haserretu, kolektibotasunari indarra kendu eta berekoikeria zabaldu; baztertuta daudenak are eta gehiago bakartzeko lanean dabiltza, aberatsak aberatsago eta txiroak pobreago bilakatuz. Mundua serio dabil eta agintari eta oligarkek ez dute erreparorik desinformazioa sustatzeko, giza eskubideak urratzeko; eta zilegitasun osoz dabiltza.
Gaur egungo testuinguruan inoiz baino gehiago jasotzen dugu informazioa (teknologiak horretarako aukera eman digu), baina konfiantza eza ere nagusitu da. Informazioa egiaztatzea gero eta zailagoa da. Zabor informazioa ugari dago, eta horrek izugarrizko hodei bat sortzen du, hipnotiko eta desorientatzailea. Informazioarekiko erreparoa dago eta nahasmen hau betikoen mesederako da: munduaren jabe bakarrak direla pentsatzen duten horientzako.
Zailtasun eta kontraesan egoera honetan, kazetaritza konprometitua, arduratsua eta independentea ezinbestekoa da justizia eta askatasuna defendatu nahi badira. Gaur egungo munduaren errealitatea ulertzeko eta aldatzeko behar ditugu, hain zuzen ere, fidatzeko moduko hedabideak.
GARA, NAIZ, 7K, GAUR, BIDAIARI eta NAIZ Irratiko erredakzioek egunez egun jarraituko dugu kalitatezko eta interes sozialeko kazetaritza eskaintzen. Nahi eta desio duguna defendatuko duten baliabideak behar ditugu orain: askatasuna, justizia, kultura, independentzia, elkartasuna... Eta horretarako, gure esku dagoen guztia egingo dugu.
Prentsa aniztasuna
Bestalde, erakundeek prentsa-askatasuna eta aniztasuna modu zuzen eta ekitatiboan sustatu behar dituztela defendatzen jarraituko dugu. Hego Euskal Herrian, oraindik ere, audientzia-datuak telefonoz egindako inkesten bidez lortzen dira, eta hauek marken oroitzapenean oinarritzen dira. Gainera, inkesta hauek berebiziko garrantzia hartzen dute, hauen emaitzen arabera erabakitzen baita publizitate instituzionalaren banaketa.
Testuinguru digital batean bizi garen arren, sistema honek hedabide txiki eta independenteak desabantailan jartzen ditu, eta publikoaren araberako publizitatearen banaketa bidegabe bihurtzen du. GARA eta NAIZ hedabideek, horren aurrean, irakurleak inkestetan parte hartzera eta euren esperientzia zintzotasunez partekatzera animatzen dituzte, ekosistema mediatiko bidezkoago bat lortzeko.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
90b3bb38Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
ade31dc8Details: