
Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia Solomon R. Guggenheim Fundazioko ordezkariekin elkartu dira asteazken honetan New Yorkeko egoitzan, Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuarekin dituzten harremanak estutzeko eta konpromisoa berritzeko. «Topaketa honek ziklo berri bati hasiera emateko balio izan du», nabarmendu du Lakuako Gobernuak.
Lehendakariak, bere hitzaldian, gogora ekarri du duela hiru hamarkada egin zen apustua Guggenheim Museoa bultzatzeko. Adierazi duenez, apustu horrek irudikatzen du ‘Euskadi Globala’ estrategia. «Munduari begiratzeko modu horri jarraipena eman behar diogu, euskal lurrean finkatuta baitaude gure sustrai sakonen gainean. Oparotasuna eta ongizatea ekarri diguna sakondu behar dugu. Proiektuen bideragarritasuna kontuan hartuta egin behar dugu, hitzaren zentzurik zabalenean: bideragarritasun sozialaz, kulturalaz, ekonomikoaz eta ingurumenekoaz ari naiz. Horretan jarriko ditugu ahalegin guztiak», adierazi du.
Bestalde, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak «elkarrekin ibiltzen jarraitzeko eta aukera berriak aztertzeko» asmoa azpimarratu du. «Bilbok Guggenheim konstelazioa aberasten jarraitu nahi du une erabakigarria honetan. Horretarako, Miren Arzalluz bezalako talentu handiko emakumea daukagu. Ziur nago kota berriak lortzeko gaitasun guztia izango duela», gaineratu du.
Pradalesek eta Etxanobek ez dute zehaztu «aukera berri» horien artean Urdaibaiko museoa ote dagoen. Dena den, erakundeek nabarmendu dute Guggenheim «arrakastarako eta nazioarteko aintzatespenerako eredua» dela. 2024an 1,3 milioi bisitari izan zituen Bilboko museoak, eta horrek, erakundeek diotenez, 780 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen.

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

Sarandon se interesa por los presos vascos antes de los Goya: «Estaban en cárceles muy lejanas»

Condenan a dos años por golpear a su mujer al coronel responsable del polígono de Bardenas

EEUU e Israel atacan a Irán y dan por muerto a Ali Jamenei



