
Ostegun arratsalde honetan elkarretaratzea egin du Euskal Herrian Euskarazek ‘Euskaldunon aurkako erasorik ez. Justizia euskararentzat!’ lelopean. Pasa den igandean Renfe enpresako segurtasun agente batek EHEko bi kide mehatxatu eta erasotu zituela salatu dute. Eta apirilaren 6an Baionan egingo duten mobilizazio nazionalera deitzeko baliatu dute mobilizazioa.
«Espainian zaude, espainieraz hitz egingo dizut eta zuk espainieraz erantzungo didazu», esan ziela gazteei salatu dute, eta «kideetako bat lepotik heldu, lurrera bota eta pare bat minutuz lurrean geldiarazita» eduki zutela gaineratu. Eraso hau ez da «gertaera isolatu bat» EHErentzat, «ondorio sistematiko bat baizik». Faxismoaren eta ultra-eskuinaren gorakadaren testuinguruan ugaritzen doazen erasoak direla azaldu dute, eta garbi adierazi: «Zapalkuntza joni aurre egiteko independentzia ezinbestekoa da. Euskararen Errepublika».
Hala, euskaldunen aurkako eraso bakoitza salatu eta «desobedientzia jarrerak indartzen» jarraituko dutela aurreratu dute, «modu arduratsuan jokatuz eta kolektiboki antolatuz». Euskaltzaleei saretzeko eta indarrak bateratzeko deia egin diete.
Mobilizazioa apirilaren 6an
Amaitzeko, apirilaren 6an Baionako Justizia Jauregitik hasita egingo duten manifastio nazionalean parte hartzeko deia egin dute: «eraso euskarafobo oro salatzeko eta euskararentzat nahiz euskaldunontzat egiazko justizia aldarrikatzeko aukera izango dugu».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
