
‘Arbasoen su Txikia (Etenik gabe)’ da aurtengo Araba Euskarazeko kanta. Mikel Urdagarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra. Abestiaren grabazioan, bere taldeaz gain, hainbat artistaren laguntza izan du Urdangarinek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai) eta Adriana Fernandez.
Aurkezpenean azaldu dutenez, «euskararen transmisioari, euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzoa, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere».
Bideoklipa, berriz, Jon Santamariak egin du eta «gure arbasoen sugarra piztuta mantenduta, eta jakintza horietan oinarrituta, esperientzia berriak eta abenturak bizitzera gonbidatu nahi izan du bideoklipaz gozatzen duen ikaslegoa».
Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe
«Joan den udan Ketxuren enkargua jaso eta, azken diskoaren grabaketan murgilduta egon arren, berehala ekin nion konposaketa lanari. Araba Euskarazerako kantua egitea erronka polita izan da niretzat, orain ia hiru hamarkadatik hona aterpetu nauen lurraldearekiko lotura indartzeko aukera aproposa baita ere», azaldu du Urdangarinek.
«Esan dezakegu kanta oso landua datorrela. Biok ibili gara elkarri letrak eta doinuak pasatzen ikusteko zein izango zen onena. Ez da izan lehen aukera egin eta listo. Lanketa handia dago. Azkenean Mikelek pasatako musika bati jarri nion letra, gaia berarekin partekatu eta gero. Eta hitzak ere doinuari egokitzen ibili ginen, berbak aldatuz. Erraz sartu behar da letra. Lana, beraz. Beti egiten dugu horrela», gaineratu du Uribek.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
