
Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako langileek otsailean abiatu zituzten lan uzteak eta greba egunak lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Aste honetan ere hiru greba egun dituzte, astelehenetik asteazkenera bitarte. Babes zabala jasotzen ari dira langileak, eta Donostiako EH Bilduk biharko kontrol mozioan «baliabide profesionalak urjentziaz handitzea eta baldintzak hobetuko dituzten neurriak ezartzea» eskatuko du.
2025 hasieran Udaleko Langileen Batzordeak salatu zuen dagoen lan-karga ezin dutela bere gain hartu «langile gehiago ez bada jartzen». Eta gobernu taldearen «arduragabekeriak» asko kezkatzen dutela salatu zuten. ELAk adierazi zuenez, batzordeak arduradun politikoei beren kezkei erantzungo dien proposamena osatzeko galdegin zien, eta hala ez den bitartean «greban eta mobilzazioekin jarraitzea beste aukerarik ez dago», baieztatu.
EH Bilduko Izar Hernandok astearte honetan egindako presntsaurrekoan adierazi du «irtenbidea erdiesteko helburuaz» biharko Osoko Bilkuran kontrol mozioa defendatuko dutela. «Besteak beste egitura eta antolakuntza beharren azterketa egitea eskatu dute langileek, neurriak hartu ahal izateko: baliabide material gehiago ezartzea, profesionalen araberako ratioa murriztea, kudeaketak pertsonen beharrei lehentasuna ematea eta arlo guzietatko lantaldeak handitzea», azaldu du Hernandok. Eta gaineratu, guzti horiek «Donostia bezalako hiri zahartu batean eta bizi dugun ziurgabetasun handiko egoeraren testuinguruan» irakurri behar direla.
Kontratazioak eta negoziazio mahaia
«Hainbat urtetarako plan bat» proposatu du EH Bilduk, izan ere, azken urteetan sailaren eskaria %21 igo dela eta joera goranzkoa dela nabarmendu du Hernandok. Plantilla urtez urte handitzea proposatzen du: «Epe ertainera begirako plantillaren zabalpena eta berrantolaketak langileekin batera diseinatutako eta hausnartutako oinarri adostuak behar direla uste dugu».
Epe motzari begira, langileen lan-karga arinduko duen kontratazioa «ezinbestekoa» dela uste du EH Bilduk. Gauzak horrela, hiru dira asteazkeneko kontrol mozioan EH Bilduk egindako eskariak. Lehenik, Udal Gobernuari eskatuko diote Gizarte Ekintzako baliabide profesionalak urgentziaz handitu ditzala. Bigarrenik, profesionalen oporrak ordezaka ditzala galdegingo dute, «lana gehiago pilatu ez dadin eta atentzioa gehiago saturatu ez dadin». Eta hirugarrenik, kontratrazio eta berrantoleketari dagokionez, urte anitzeko plana osatzea eskatuko dute, «horretarako, langileekin negoziazio mahaia sortuz eta 2026an plantilla handitzeko lan eskaintza abiatuz».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
