Nafarroako 0-3ko Intersindikalak Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lan batzordean sartzea eskatu du. Hau osatzen duten LAB, ELA, Steilas, AFAPNA, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Departamentuaren atarian, honek eta NUKF-ek hileko bigarren asteazkenero egiten duten lan batzordean haien presentzia eta parte hartzea aldarrikatzeko.
«Dagoeneko Hezkuntzako 0-3 zerbitzuko zuzendariarekin eta NUKFrekin bildu gara, eta eskaera honen berri eman diegu hainbatetan. 0-3 zikloko eguneroko lanari eusten diogun profesional gisa, harreman zuzena dugu haurrekin eta familiekin, eta zuzenean ezagutzen ditugu haur-eskolen giza beharrak, premia pedagogikoak eta materialak», adierazi dute ohar baten bidez.
Defendatu dutenez, haien ekarpena «funtsezkoa» da batzorde honetan. «Langileen ahotsa ordezkatzen dugu eta 0-3 zikloaren egunerokotasuna bizi dutenen benetako ikuspegia eman dezakegu. Horregatik guztiagatik, lan egiteko eta erabakiak hartzeko gune honetan parte hartzeko gure eskakizuna berresten dugu».
Egoera honen aurrean, 0-3ko sindikatuek elkarretaratzeak egingo dituzte asteazkenero Hezkuntza Departamentuaren aurrean, 9:30etik 9: 45era. «Lan-batzordean sartzeko aukera izan arte 0-3 zikloko eskubideak defendatzeko borondate irmoa erakutsiko dugu», gehitu dute.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
