
Loiuko aireportuaren handitzearen kontra protestatzeko mendi martxa egin dute igande honetan Jauzi Ekosoziala eta Sukar Horia mugimendu ekologistek. Azaldu dutenez, 2024an Bilboko aireportua 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen. AENAk duela urtebete terminala handitu nahi zuela iragarri zuen, eta hori betetzen bada Loiutik 14 milioi bidaiari inguru pasatu ahalko direla uste dute ekologistek. «Gurera inportatu eta guretik esportatzen ditugun turista kopurua bikoiztea da helburua», azaldu dute.
Ekologistentzat abantaila bat izan beharrean, arazo bat da hori gertatzea. «Gure ustez hegaldi kopurua murriztu egin behar dugu klima larrialdiari aurre egiteko, eta, beraz, aireportuaren handitzean pentsatu beharrean honen txikitzea planifikatu behar dugu», argitu dute.
Izan ere, aipatu dutenez, hegazkina da bidaiatzeko dagoen era kutsakorrena, eta berotegi efektuko gasen isuria handitzea ekarriko luke Loiuren handitzea. «Urtez urte handituz doaz sektore honen isuriak –adierazi dute– eta 1990tik bikoiztu egin dira. Gaur egun, Europako Batasuneko isurien %5 ingururen ardura du sektore honek. Gainera, biztanleriaren %1ak eragiten ditu hegazkinen emisioen erdia, desberdintasun sozialak eta airezko garraioaren arteko lotura argi utziz».
Zarata eta kutsadura
Gurera begira, aireportu inguruan bizi diren pertsonak ere kontutan dituzte euren aldarrikapenean. «Zaratak lo arazoak eta estresa areagotzen ditu, eta airearen kutsadurak arnas sistema kaltetzen du», diote.
Guzti hori dela eta, gaur Bilbotik Loiuraino joan da manifestari taldetxo bat. Martxa amaitzean turismoaren inguruan programatuta dituzten jardunaldi batzuen lehen ekimena egin dute: hitzaldia, bideo proiekzioa eta free-tour ‘antituristikoa’.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
