
Aste honetan zehar, Euskal Herriko txoko ezberdinetan hainbat ekintza egingo dituzte Emakumeen Mundu Martxa dela eta, eta «herrien burujabetzak eta bizitza duinak» jarriko dituzte erdigunean. Mugimendu Feministak, eragile sozio-sindikalekin batera, hilabeteak daramatza dena prestatzen.
«Lurraren defentsan, mundu eta bizitza bizigarriak erdigunean jarri nahi ditugu klima larrialdi bete-betean aurkitzen garen honetan, non baliabide naturalen ustiaketa, biodibertsitatearen galera masiboa, lurren esplotazioa, etab. oso abiadura azkarrean gauzatzen ari den. Argi utzi nahi dugu guzti hau planetaren ustiatze eta xahutzea oinarri duen gizarte ereduaren ondorio dela, aipatutakoa bultzatu, sostengatu eta ahalbidetzen duten erakunde finantziario eta ekonomikoekin batera. Horregatik, Emakumeon* Mundu Martxatik jendarte eredu horretara bideratzen gaituzten eta arduradun diren erakunde ekonomiko zein finantziarioak interpelatuko ditugu, hauek salatu eta bizi-eredu jasangarriago baterantz joan nahi dugula argi uzteko. Ahaztu gabe, ustiaketa hori ipar globalak hego globalarekiko egiten duela eta, egun hegoaldeko herrialdeak kolonizatzen jarraitzeko mekanismoa dela. Ezin dugu beste aldera begiratu. Bizi garen lurralde honetatik ere badugu erantzukizun», azaldu dute.
«Era berean, Emakumeon* Mundu Martxatik sistema zisheteropatriarkal kapitalista eta kolonialista honi zuzenean begiratzeko beharra mahagaineratu nahi dugu. Jendarte egitura hau lur eta gorputz jakin batzuen gaineko esplotazioan oinarritzen da. Bazterreko subjektuak kolpatzen dituen sistema batean bizi gara, sistemak berak sortzen dituen eta etengabe erreproduzitzen dituen subjektuak. Non gorputz migratu zein arrazializatuak diren zapalkuntza hauen jopuntuan aurkitzen diren, besteak beste», gaineratu dute.
Migrazio politikak eta egitura koloniala
«Migrazio politikak mundu sistemaren egitura kolonialaren ondorio dira. VI. Nazioarteko Ekintza honetan, beraz, sistema hau sostengatu eta ahalbidetzen duten Estatuen arteko mugekin apurtu nahi dugula adieraziko dugu, hauek gorputz batzuen gain dominazioa eta indarkeria gauzatzeko tresna gisa ulertzen baititugu. Hori horrela, Atzerritartasun Legea bezalako politikak abolitzea urgentziazko neurrien artean kokatzen dugu, eta indarkerkeria eta arrazismo instituzionala salatu nahi dugu, baita egitura guzti hauek sostengatzeko bideratzen dituzten inbertsioak ere», salatu dute.
«Hirugarrenik, indarkeria matxisten ildoari helduko diogu. Indarkeria matxistak egiturazkoak direla ulertzen baitugu, beste zapalkuntza sistema batzuekin batera, emakume eta gorputz disidenteen bizitza, gorputza eta sexualitatea kontrolatzeko, gizonek, gizon taldeek, erakunde patriarkalek eta Estatuek tresna gisa erabiltzen dituztenak», adierazi dute.
Ekimenak herrietan eta manifestazio nazionala Donostian
«Aipatutako guztiari aurre egiteko, beraz, indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde antolatuko gara, feminismotik eragiten jarraituko dugu. Eta Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxatik aste honetan zehar herrietan burutzen ari diren ekimenetara batzera animatzen zaituztegu: mobilizazioak, ekintza performatiboak, espazio publikoak hartu…», esan dute. Honekin batera, ekainaren 13tik 15era Marseillan egingo den Europa mailako nazioarteko seigarren ekintzan Euskal Herriko ordezkaritza izango da.
Hilaren 10ean, larunbatean, Bardean hasi eta Donostian amaituko den ekintzan parte hartzeko deia egin dute. Tartean, Aramaio, Gernika eta Irun eta Hendaia arteko zubitik igaroko dira hainbat ekintza eginez. Guztia manifestazio nazional batekin amaituko da, Donostiako Easo plazatik 19.30ean abiaturik.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
