
Gipuzkoako Aldundiak, Kultura departamentuaren bitartez, prestakuntza programa bat eta protokoloak egiteko programa bat jarri ditu abian, herrialde osoko kultura eragileei indarkeria matxistak eta haurren aurkako indarkeria prebenitzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Ekimen hau haurren eskubideetan eta genero berdintasunean oinarritutako ikuspegi integral batean kokatzen da, eta kultura espazioak seguruak, inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izatea bermatu nahi du.
Goizane Alvarez Kulturako diputatuak zeharkako ikuspegi horren garrantzia azpimarratu du: «Kultura Departamentuak zaindu, babestu eta eraldatzen duen kultura bat bultzatu nahi du. Protokolo eta prestakuntza horiek askotan ikusezin geratzen diren indarkeriak identifikatzen laguntzen digute, baita horiei aurre egiteko tresnak sortzen ere errespetutik, berdintasunetik eta eskubideetatik. Era berean, espazio kulturalak guztientzat benetan seguruak izatea bermatzeko modu bat da».
Prestakuntza presentziala da, eta bi bloketan egituratzen da, bakoitza ordubetekoa: bata indarkeria matxistari buruzkoa eta bestea haurren aurkako indarkeriari buruzkoa. Bi adituk emango dute, bata indarkeria matxistan espezializatua eta bestea haurren aurkako indarkerian espezializatua.
Lehen saioa hilaren 12an
Lehen saioa hilaren 12an izango da Donostiako Santa Teresa komentuan, streaming bidez jarraitu ahalko delarik. Hilaren 19an Eibarren (Portaleako ikastaro gela), hilaren 22an Irunen (Oiasso museoa), hilaren 27an Azpeitian (Basozabal jauregian) eta ekainaren 3an Arrasaten egingo dira hurrengoak.
Prestakuntzez gain, bi protokolo espezifiko garatuko dira aipatutako indarkeriei aurre egiteko. Alde batetik, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa: aplikazio eremuko emakume eta gizonekin egindako diagnostiko saioak, protokoloa aurkezteko aurrez aurreko bilerak eta bideodeien bidezko jarraipen telematikoa.
Bestetik, haurren aurkako indarkeriaren aurkako protokoloa: sektoreko hainbat erakundetako arduradunekin egindako hasierako azterketa prozesu bat aurreikusten du, aurrez aurreko eta online saioak, eta adingabeekin harremanetan dauden helduentzako jokabide kode bat garatzea.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

