
Basque Team Fundazioak eta beronen baitan dauden zenbait kirolarik publikoki babestu dute hilaren 15etik 25era egingo den Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioa.
Zentzu horretan, Basque Team Fundazioak eta bere kirolariek euren «harri koskorra» jarri eta agerian utzi nahi izan dute euskararen aldeko apustua egiten dutela pertsonen arteko komunikaziorako lehen baliabide gisa, Euskaraldiak proposatzen duen bezala.
Basque Team, Euskaraldiarekin!!! ️#jantzitxapa
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) May 12, 2025
Euskadin goi-mailako kirola sustatzen duen Fundazioak eta bertako kirolariek euskararen erabilera bultzatzen lagundu nahi dute! Datozen egunetan Mikel Linacisoro eskalatzaileak, Asier Garcia aulkiko saskibaloiko jokalariak,… pic.twitter.com/KWlpGceZh1
Mikel Linacisoro eskalatzaileak, Asier Garcia gurpil aulkiko saskibaloiko jokalariak, Klara Olazabal piraguistak, Estibaliz Alvarez softbol jokalariak, Mikel Unanue curling jokalariak, Gadea Moja skaterrak eta Mikel Erdozain igerilari paralinpikoak euskarak beraientzat suposatzen duena kontatu nahi izan dute.
Horrela, Euskaraldiak irauten duen egunetan, bere mezuak Basque Team Fundazioaren sare sozialetan argitaratuko dira, Bulegoren ‘Gure Bihotzaren Taupadak’ abesti ofizialarekin eta ‘Elkar Mugituz egingo dugu’ lelo ofizialarekin batera.
«Basque Teameko kirolariek eta goi mailako kirolak eredugarriak izan behar dute, eta balio positiboak transmititu behar dituzte gizartearentzat. Oraingo honetan euskararen erabilera egunero normalizatzea da helburua, batez ere kirol arloan, maila guztietan», azaldu dute Basque Team Fundaziotik.
Goi mailako kirolariek euskara euren bizitzaren parte dela ikusarazi nahi izan dute eta, horrela, herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu, ahobizi zein belarriprest gisa.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
