«Balia dezagun Euskaraldia arrakalak eta gogoeta konpartituak egiteko»
Bilboko Santutxu auzoan bizi izan da Lutxo Egia (Santander, 1969) txikitatik, eta bertan euskaldundu zen. 2015ean egin zuen «Transitoak» arte-ekintza Euskaraldirako inspirazio iturria izan zen.

Hilabete batean euskaraz soilik hitz egiteko hautua egin zuen Lutxo Egia idazleak 2015ean, besterik ulertuko ez balu bezala. Esperimentu hark arreta handia jaso zuen, baita Euskaltzaleen Topagunearena ere (egun Taupa mugimendua). Urtebete geroago Donostiako Egia auzoak haren ereduari jarraitu zion, eta eredua zabaldu behar zela pentsatu zuten. Lasarten sortu ziren Ahobizi eta Belarriprest terminoak, eta ondoren etorri zen lehen Euskaraldia.
Nola bizi duzu zuk Euskaraldia?
Eguneroko hizkuntza praktiketatik heltzen gara Euskaraldira. Nolabait, geure buruari galdetzen diogu: nolakoak dira praktika horiek, aritzen garen eremuan? Nik neuk: zer eskaintzen dit Bilbok eta nola jokatzen dut normalki? Orduan, orain Euskaraldian, ikusi behar dut nola hobetu ahal ditudan praktika horiek, norekin hobetu ahal ditudan. Adibidez, hamaika arrazoi tarteko, euskaraz nekez jarduten dutenekin.
Ahobizi gisa, jardun hori lehenetsi ohi dut Euskaraldian. Bilbo hiri nagusiki erdalduna da, baina berrogei urtean 24.000 hiztun izatetik (Eustat 1981) 103.000 izatera (Bilboko Udala, 2021) igaro gara, eta horrek ere zerbait adierazi nahi digu. Hala, irakurketa negatiboak nola positiboak egin daitezke. Orduan, balia dezagun Euskaraldiak ematen digun ikusgarritasuna arrakala batzuk egiteko, baina, batez ere, gogoeta konpartituak egiteko.
Nola ikusten duzu orain arteko bilakaera?
Lehenengo Euskaraldian helburuetako bat garbi ikusi genuen: norberaren hizkuntza ohiturei buruz gogoeta konpartitua egin praktika performatibo baten bidez, eta, hartara, ohartu zein den euskal hiztunon egoera, tokian toki nahi baduzu. Orduan, ez ote garen apur bat horretatik urrundu, ez ote den ideia hori apur bat lausotu, eta ez ote garen gehiago lerratu eguneroko ohiturak hobetzera.
Zuk egin zenuen performanceak Euskaraldiaren sorreran eragina izan al zuen?
Euskaraldiak, nik dakidala, ez du harremanik nik eginiko performancearekin. Nik neuk arte-ekintza gisa planteatu nuen, eta Euskaraldia ariketa soziala da. Agian, hartan oinarrituta, Topaguneko lagunei otu zitzaien interesgarria izan zitekeela agendari eranstea halako jolas kolektibo bat. Topagunean mamituriko proiektua da erabat.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
