Joseba Salbador Goikoetxea

Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modu berri bat

Dena prest dago hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin sortutako ariketa sozial erraldoiaren laugarren edizioa hasteko. «Elkar mugituz egingo dugu» leloarekin, Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzeko erronkarekin dator 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango den edizio berria.

Euskaraldian parte hartzen duten erakundeen aurkezpen agerraldia.
Euskaraldian parte hartzen duten erakundeen aurkezpen agerraldia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial gisa duen eraginkortasuna aski frogatuta geratu da edizioz edizio egin izan diren ikerketetan. Hala ere, Euskaraldia ez da kanpaina huts bat, ariketa sozial bat baizik, euskararen erabilera biderkatzeko ahaleginean ezinbestekoa, baina ez nahikoa. Horregatik, Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzea proposatu dute antolatzaileek: “reset” egitea, berrabiaraztea. Izan ere, azken edizioaren ondoren, gizarteko hamarnaka eragile eta herritarrekin batera egindako hausnarketa prozesuaren ondorioetako bat da Euskaraldiak berrikuntza behar duela, herritarrengan berriro ilusioa masiboki piztuko badu.

Hausnarketa horietatik etorri da, hain zuzen, Euskaraldia udaberrira aldatzeko erabakia, izan ere, urte sasoi horretan kaleetan jende gehiago ibili ohi da eta bizitasun sozial handiagoa izaten da kalean. «Euskaraldia ariketa soziala den heinean, jendearen arteko interakzioa beharrezkoa da, eta eguraldiak eta aldarteak laguntzen du horretan», azaldu zuen Goiatz Urkijok, Euskaraldiko koordinatzaileak, edizio berriaren aurkezpen ekitaldian.

Garai aldaketak txaparen erabileran eta ikusgarritasunean eragitea lortu nahi dute antolatzaileek. Txapa ezinbesteko osagaia da ariketan, ahalbidetzen du ariketa bera, euskaraz hitz egiteko edo entzuteko jarrera erakusten baitu; hori ezinbestekoa da ariketa modu erosoagoan egiteko. «Eta txapa soinean eraman eta ikusgarri egitea errazagoa izango da, ziurrenik, udaberrian», esan zuen Urkijok.

Hamaika egunez luzatzeak ere badu bere arrazoia. «Uste dugu hamaika egun izateak ariketa modu eraginkorragoan egitea ahalbidetuko duela, sakonago egiteko aukera emango du. Bi asteburu hartuko ditu, eta horrek herrietan mugimendua sortzeko aukera emango du».

Norabide horretan lanean hasiak dira dagoeneko Euskal Herriko hainbat txokotako herri batzordeak, eta horretarako tresna berri bat eskura dute: Euskara aktibatzaileen gidaliburua. Euskaraldiak ondutako gida praktiko honek mugimendua sortzeko, osatzeko, sarea irudikatzeko eta ekintzak antolatzeko gakoak ematen ditu; herritarren aktibaziorako modu berriak proposatzen ditu.

EFEKTU BIDERKATZAILEA

Laugarren edizioaren leloak berak (“Elkar mugituz egingo dugu”) aktibazioari, mugimenduari, emozioei eta batak bestearengan dugun eraginari erreferentzia egiten die. «Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz», nabarmendu zuen Urkijok. Euskaraldiko koordinatzailearen hitzetan, lehen hitzetik euskaraz eginda, edo ahal den guztietan euskara erabilita, mugitu egiten ditugu solaskideak, eta jendartea bera. «Interakzio bakoitzak euskararen erabilera handitzen du, eta milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortzen da», adierazi zuen.

Baina jarrerak bakarrik ez, emozioak ere mugitzen ditu Euskaraldiak, sakontasun emozional kolektiboa du. «Milaka eta milaka herritarrek, aldi berean, Senperen, Lizarran eta Bilbon, euskararen aldeko urratsa egiten dute, euren nahiak, erronkak eta aldarriak batuz. Hunkigarria da, ilusioa pizten du, eta badu epikatik ere, mundu osoan ez baita egin halako ariketa sozial masiborik», aipatu zuen Urkijok.

Euskaraldia festa bat ez den arren, ariketa gozamenetik ere egin daitekeela azpimarratu dute antolatzaileek, euskaraz bizitzeko gogoz ari den komunitate bat garela sentituz eta ospatuz. «Emozioek eta umore onak eramangarriagoa egingo dute estres linguistikoa».

HERRI BATZORDEAK

Ariketa erraldoia aldi berean hainbeste herritan arrakastaz gauzatzeko, ezinbestekoa izan da tokian tokiko batzordeek herriz herri egiten duten lana. «Haiek ahalbidetzen dute Euskaraldiaren mezua herritarrengana iristea eta ariketa bera, herriz herri, Euskal Herri osoan egin ahal izatea», adierazi zuen Jon Kobeaga Euskaraldiko koordinazio orokorreko kideak, maiatz hasieran Lekeition egindako aurkezpenean.

Aurten, gainera, batzordeak oso «indartsu» sumatu dituztela nabarmendu du Kobeagak: «Orain bi edizio bizi izan genuen pandemia, eta 2022ko Euskaraldian sumatu zen haren arrastoa oraindik. Aurten, ordea, batzordeetan jende gehiago ibili dela jakin badakigu, hainbat herritatik jaso dugun mezua izan baita hori».

Kobeagarekin batera egon zen Joseba Palenzuela Mutrikuko batzordeko kidea, eta Euskaraldiak herrian sortzen duen mugimendua nabarmendu zuen bere hitzartzean: «Herri mailan mugimendu polita dago Euskaraldiaren bueltan. Aurreko edizioan bost bat lagun izatetik, oraingoan 10-12 izatera pasatu gara, eta ilusioz gabiltza».

 

Una edición novedosa pero que mantiene su esencia

Ya está aquí la cuarta edición de Euskaraldia, un ejercicio social gigantesco que se organiza con el objetivo de impulsar un cambio en las costumbres lingüísticas y que este año, por primera vez, se celebrará en primavera, del 15 al 25 de mayo.

Pese a este cambio de fecha, Euskaraldia mantiene su esencia, que no es otra que promover la participación activa de aquellas personas que saben euskera pero no lo usan habitualmente, animándolas a hablarlo en más contextos. Y al mismo tiempo, fomentar que quienes entienden euskera, pero no se sienten seguros para hablarlo, reciban comunicación en euskera para fortalecer su exposición al idioma.

Todo ello se articula a través de dos figuras clave: “Ahobizi”, personas que se comprometen a hablar en euskera siempre que sea posible, y “Belarriprest”, personas que, aunque puedan responder en castellano, expresan su voluntad de que se les hable en euskera.

Los organizadores destacan la importancia que tiene la utilización de la chapa, ya que es el elemento que posibilita la propia iniciativa, mostrando el rol lingüístico que adquiere cada participante, esto es, cuándo y con quién hablaremos en euskara. Y, sobre todo, se difunde un mensaje claro a las personas del entorno: «Conmigo habla euskera con toda tranquilidad».

El lema elegido este año es “Elkar mugituz egingo dugu” (Lo haremos moviéndonos entre todos), una frase que hace referencia a la activación, al movimiento, a las emociones y a la influencia que tenemos unos sobre otros.

En palabras de la coordinadora de Euskaraldia, Goiatz Urkijo, «hablando euskera, uno mueve al otro, y el otro a uno, transformando las inercias lingüísticas. Utilizando el euskera desde la primera palabra, o utilizándolo siempre que se pueda, hacemos mover a los contertulios y a la propia sociedad. Cada interacción incrementa la utilización del euskera y, si lo hacen miles y miles de personas de forma simultánea, se logra un efecto multiplicador».