
Juan Albarracin zuzendari espainiarraren opera prima. Thriller psikologiko honek duen ikuspegi originala eta tentsioari eusteko duen gaitasuna nabarmendu dituzte. Kontrolari, askatasunari eta gainditze pertsonalari buruzko gaiak jorratzen ditu ikuspegi berritzaile batetik. Ikuslea deseroso jartzeko gaitasuna duen film horietakoa da.
Abel arkitektoaren ibilbidea arrisku larrian dago, agorafobia baitu. Estudioan ultimatuma eman diote, modu presentzialean lan egin dezan, bezeroek hala eskatzen dutelako. Tratamendu psikologikoak ez dio emaitzarik ematen, eta txakur-hezitzaile aditu batek egiten dion eskaintzari baino ezin dio eutsi. Abelek bi aukera ditu: eskaintza errefusatzea eta etorkizun handiko ibilbideari amaiera ematea, edo txakur-hezitzailearen tratamendua onartzea.
Javier Pereira da filmaren protagonista eta berekin batera Fernando Cayo, Eva Llorach eta Silvia Conesa daude. Gainera, Arde Bogotá Murtziako rock alternatiboko taldearen ‘Los Perros’ abestia du soinu-bandan.
Deigarria da filmak izan duen aurrekontu murritza: 398.000 euro. ‘El instinto’ mikromezenasgo kanpaina baten bidez finantzatu zen partzialki Verkamin, hasierako helburua gaindituz.

Libertad bajo fianza para Mo Chara, rapero de Kneecap, acusado de «apoyar el terrorismo»

Dimite Ramón Alzórriz como vicesecretario general del PSN, pero se queda en el Parlamento

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994
