Magma artean
Ostiral honetan iritsiko da zinemetara «Armeroko tragedia» bezala ezaguna den sarraskia ardatz duen ‘Hija del volcán’ dokumentala. Nevado del Ruiz izeneko sumendiaren erupzioak, 1985an, Kolonbiaren historiako tragediarik handienetako bat eragin zuen: 23.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta Armero herria ia erabat suntsitu zen.
Jenifer de la Rosa –dokumentalaren zuzendaria– izan zen bizirik irten zen haurretako bat, eta adopzioan eman zuten herrialdetik kanpo. Hogeita hamar urterekin, ama biologikoa bizirik jarraitzen duela sinestarazita, bere sustraiak arakatzea erabakiko du ‘Hija del volcán’ dokumentalean.
Lana ikusi berritan bere garaian asko disfrutatu nituen eta sumendiekin lotura duten bi lan datozkit gogora; lehenengoa Werner Herzog-en ‘Into the Inferno’ Herzogek munduko sumendi nagusien inguruan bidaia filosofiko eta antropologiko bat eskaintzen du. Sumendien indar naturalaz gain, horien inguruan eraikitako kultura, mitoak eta sinesmenak aztertzen ditu.
Bigarrena ‘Fire of Love’. Lan berezi eta bakar hau, Katia eta Maurice Krafft bikote bolkanologoaren bizitzaren ingurukoa da. Bi gauza maite zituzten: batak bestea eta sumendiak. Maitasun-triangelu oinarrizko honen emozioak eta arriskuak liluratuta igaro zituzten bi hamarkada; planeta zeharkatuz, erupzioei zein haien ondorioei erreparatuz, eta haien aurkikuntzak argazki eta film ikusgarrietan dokumentatuz.
Sumendiak naturak daukan ikuspegi basatienaren adierazle dira eta lan horietan ezin hobeto jasotzen da hori.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

