Dogma 25
Dogma 95, Lars von Trier, Thomas Vinterberg, Kristian Levring eta Soren Kragh-Jacobsen zuzendari daniarrek 1995an sortutako zinema mugimendua da. Zinemagile talde honen helburua pelikula ahalik eta “sinpleenak” egitea da, hau da, teknikaren apaindurarik gabe, istorioaren indarra eta garapen dramatikoa lehen lerroan jartzea. Filmaketak benetako lokalizazioetan egin behar dira, soinua zuzenekoa izan behar da, kamera eskuan filmatuko da, formatua 35mm-takoa izan behar da, edozein efektu optiko zein filtro debekatuta dago eta abar. Kastitate-botoa deritzon honetan 10 baldintza zerrendatu zituzten guztira.
Bada, mugimendu hori sortu zenetik 30 urte igaro diren honetan, eta apurka desegiten ari dela kontuan izanda, Cannes zinema jaialdiko testuinguruan Dogma 25 sortu berri dute. May-el-Toukhy, Isabella Eklof, Milad Alami, Annika Berg eta Jesper Just zinemagileek bultzatu dute mugimendu berri hau.
Dogma 95-ek batez ere estetikari edo teknikari erreparatzen zion bitartean, Dogma 25-aren helburu nagusia ekoizpen bideak zehaztea da; gidoiak originalak eta eskuz idatziak izan behar dute, internet debekatuta dago sormen prozesuan, material guztiak (dekoratuak, tresneria, jantziak) berrerabiliak edo bigarren eskukoak izan behar dira, kontsumismoa baztertuz eta abar. Hemen ere hamar dira guztira.
Ikusiko dugu mugimendu berri honek zer dakarren. Hala ere, pena da arau berri horietan sexu, arraza edo genero aniztasunarekin zerikusirik ez duen puntu bat gehitu ez izana, gutxiengo kuotak betetze hutsagatik bada ere, ez al zaizu iruditzen?

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

