
67 urteko ibilbidea egin ondoren, Bilboko Jesus Maria ikastetxeak itxiko ditu ateak behin betiko. Eskolako langileek asteazken honetan jakinarazi dutenez, orain dela gutxi jaso dute komunikazio ofiziala: ikastetxea abuztuaren 31n itxiko dute.
ELAk ohar baten bidez jakitera eman duenez, ehun lanpostutik gora galdu daitezke eskola itxitakoan. «60 langile zuzenean kalean geratuko dira, eta horiei gehitu behar zaizkie garbikuntza, sukaldaritza, garraio eta begirale zerbitzuetako beste dozenaka langile», informatu dute.
Hasiera batean, lanpostu suntsiketa saihesteko asmoz, Jesuitinas ikastetxea eta Jesus Maria ikastetxea batzeko proiektu bat aurkeztu zen, baina maiatzaren 12an egitasmoa bertan behera gelditu zen. ELA sindikatutik gaitzetsi dute, ordutik, ez dela mahaiganeratu «inolako alteratibarik».
«Martxoaren 18tik greba mugagabean dauden langileek salatu dute ez Eusko Jaurlaritzak, ez Kristau Eskolak, ezta Bidaide Fundazioak ere ez dutela inolako erantzunik eman ez dokumentazio eskaerei, ez negoziazio eskaerei», gaineratu du sindikatuak. Kudeaketa falta salatzeko, Jesus Maria ikastetxeko langileek elkarretaratze informatiboa egin dute Plaza Biribilean, Bilbon.
Horrez gain, langileek gaitzetsi dute Eusko Jaurlaritzaren jokabidea. ELAk dioenez, Lakuako Hezkuntza Sailak baimendu ditu «beste ikastetxe batzuetan epez kanpoko matrikulazioak greba hautsi eta mobilizazioa desaktibatzeko».

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
