
Laboral Kutxa taldeak protagonismoarekin hasi du ostiral honetan Kataluniako Volta (2.1). Izan ere, lehen etapan, Ane Santesteban hirugarren helmugaratu da eta aurretik Elise Chabbey eta Demi Vollering (TFS) bezalako aurkariak bakarrik izan ditu.
Etapak 114,3 kilometro izan ditu, El Perello eta Reus artean. Hain zuzen, Bigarren Mailako Porrera (76. km) eta Alforja (86. km) mendateetan erabaki da etapa. Oso adi, Santestebanek lehen igoeran azaldu du burua, eta bera izan da Vollering eta Chabbey txirrindularien erritmoa jarraitu duen bakarra.
Hirukoteak zuloa ireki du bigarren gainan eta bi minutuko aldea lortu du. Aurretik 30 kilometro zituzten arren, Errenteriako txirrindularia elkarlanean aritu da eta sekulako emanaldia eskaini du. Amaieran, Chabbeyk erasoa jo du 1,3 kilometro falta zirenean, eta Volleringek azken metroetan; edonola ere, gipuzkoarrak aparteko hirugarren postu bat erdietsi du, postu bera sailkapen nagusian.
Etapa amaieran Santestebanek adierazi duenez, «munduko bi txirrindulari onenekin (Vollering eta Chabbey) eutsi diot saioari. Amets eta harrotasun handia da niretzat haiekin izatea. Oso urte zaila izan zen iazkoa, ez zitzaidan ezer atera. Aurten, berriz, hankak itzuli dira, nahiz eta emaitzak ez ditudala izan nire alde; gaur, azkenean, hankak eta emaitzak heldu dira».
Hala deskribatu du etapa gipuzkoarrak: «Sentsazio onak izan ditut igoeretan, eta beroak nire alde jokatu du, ohituta nago eta. Amaieran, asko sufritu dut. Banekien Chabbeyk erasoko zuela. Beraz, helburua zen amaiera arte erlojupeko bat egitea, ahalik eta denbora gutxien galtzea, eta helmugara arte dena ematea. Bihar beste etapa bat izango da. Ziurrenik, erritmo bizia jarriko dutela igoeraren hasieratik. Batez ere, hankak izatea da, erritmo erregularra hartzea, azken igoera oso luzea delako, eta burua ere izatea».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
