
«Mikelen –Zabalaren– ordez Xavi Tua aurkeztera gatoz», adierazi du Julen Aginagalde Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko kirol zuzendariak. Hain zuzen, Eibarko hegalekoaren hutsunea betetzeko urtebeterako kontratua –2026ra arte– sinatu du duela 27 urte Gava herrian sortutako Xavi Tua ezkerreko hegalekoak.
«Hegalean oso ondo defenditzen du. Oso trebea eta eraginkorra da jaurtiketan eta kontraerasora igotzen ere azkarra da. Alde horretatik, taldeari asko eman diezaiokeela uste dut eta ongietorria ematen diogu», gaineratu du Aginagaldek Bidasoa-Irunek berak egindako aurkezpen bideo laburrean.
27 urte eta 1,84 metroko ezkerreko hegalekoa ez da Asobal Ligara iritsi berria, inondik ere. Azken bi denboraldietan BM Ciudad de Logroño La Rioja taldean aritu da, baina dagoeneko hamarkada osoa bete du eskubaloiko elitean, 2014/15 denboraldian Puente Genil taldearekin egin baitzuen debuta Asobal Ligan.
Orotara 200 partidatik gora eta 400 gol baino gehiago pilatu ditu Xavi Tuak. Bere eraginkortasuna batez ere azken denboraldietan nabarmendu da. Izan ere, bere ibilbideko denboraldirik eraginkorrena sinatu du Logroñon: guztira 90 gol sartu ditu –88 Asobal Ligan eta beste 2 Kopan–.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
