
Realak bere denboraldiaurreko lagunarteko neurketen egutegia osatu du. Abuztuaren 2an Stade Rennais talde frantsesaren aurka jokatuko dute donostiarrek Zubietan, 19.00etan hasita. Duela urtebete Rennes hirian jokaturiko norgehiagokaren trukea izango da, nolabait esatearren. Orduko hartan 2-0 nagusitu ziren bretainiarrak Imanol Alguacilek zuzentzen zuen taldearen aurka.
Nous nous retrouvons, @staderennais
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) June 11, 2025
⚽️ Nos enfrentaremos nuevamente al Stade Rennais FC en pretemporada, esta vez en Zubieta pic.twitter.com/1xFnokV6L2
Esan bezala, abuztuaren 2ko partida hau iragarri ostean itxitzat jo du Realak bere denboraldiaurreko neurketen egutegia. Orotara zazpi partida jokatuko dituzte Sergio Franciscoren aginduetara, uztailaren 18tik abuztuaren 9ra bitartean.
Hala, uztailaren 18an Pauen aurka jokatuko du Zubietan Realak bere lehenbiziko buruz burukoa, 19.00etan hasita; ostean Japoniatik txangoa egingo du talde donostiarrak han bi neurketa jokatzeko: V-Varen Nagasaki taldearen aurka hilaren 21ean eta Yokohoma FCren aurka hilaren 25ean. Etxera bueltan, Osasunaren aurka Zubietan jokatuko du Sergio Franciscoren taldeak uztailaren 30ean eta abuztua Stade Rennaisen aurka hasiko du, neurketa biak 19.00etatik aurrera. Azkenik, abuztuaren 9an Andoni Iraolak zuzentzen duen AFC Bournemouth taldearen aurka bi partida jokatuko ditu, 11.15ean aurrenekoa eta 17.15ean bigarrena.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
