
«Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak. Genozidioa gelditu!». Hala adierazi du Gure Haurrak Ere Badira ekimenak Gasteizko Plaza Berrian ostegun honetan antolatutako ekitaldi solidarioan. Porrotx izan da bertan, ipuin kontaketa antolatu da, baita zozketa solidarioa ere. Elkartasun askaria eta tailerrak ere izan dira. Gainera, Palestinako koloreez osatutako mosaiko erraldoia egin dute hiriaren erdigunean bildutakoek.
Aurretik, arratsaldeko 17.00etan, Zabalganan dagoen Bastida plazatik, Salbuurako Ekialdeko parketik eta Lakuan dagoen autobus geltokitik hiru zutabe atera dira. Ekainaren 15ean Rafah-ra martxa internazionala irudikatu dute, eta beraien ekarpena egin dute. Izan ere, jasotako diru guztia UNRWAra bidaliko due, Palestinako errefuxiatu kanpalekuetara bideratzeko.
«Tamalez gaur goizean berri txarrak iritsi zaizkigu Egiptotik, izan ere Euskal Herritik joandako lagunak identifikatu eta deportatuak ere izan direla jakinarazi digute, tratu txarrak jasoz. Salatu nahi dugu egoera hau eta elkartasuna adierazi nahi diegu», adierazi du Gure Haurrak Ere Badira ekimenak, Egiptoko Gobernuaren «konplizitatea» nabarmenduz.
Dena den, argi utzi dute ez dutela herrien arteko elkartasuna eteterik lortuko, «Euskal herritarrok Palestinarekin gaudelako!».
«Elkartasun irudi indartsu bat»
Bestetik, «Euskal Herriari, munduari eta batez ere, gure arreba-anaiei heldu behar zaien elkartasun irudi indartsu bat» sortu nahi dutela nabarmendu dute. Ikastetxe guztietako ikasgela huts bateko mahaietan hil dituzten ume palestinarren omenez, lore bana jarriko dute, eta ekainaren 20ra arte elkartasun mezuak gurehaurrak@gmail.com helbidean jasoko dituzte.
Irudi guztiak bildu eta Bluesky sare sozialaren bitartez partekatuko dituzte. EAE eta Nafarroako
gobernuen Hezkuntza eta Justizia sailetara ere bidaliko dituzte, «Euskal Herriko hezkuntza komunitatearen sentimenduaz jabe daitezen».

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

«Maria Josefa Sansberrok muga asko gainditu zituen, fisikoak eta moralak»

Detenido el conductor del turismo implicado en la muerte de un ciclista el viernes en Anoeta

Trece txosnas de Bilbo no venderán Coca-Cola durante Aste Nagusia en solidaridad con Palestina
