
Aurtengo edizioak leku aldaketa dakarkigu: Olarizuko zelaiak erabilgarri ez daudenez, Armentia Ikastolaren inguruan, Mendizorrotzan eta Prado Parkean ospatuko da jaia. Erabaki arduratsua izan da, tentuz eta soseguz hartua, segurtasuna eta antolakuntzaren kalitatea beste edozeren gainetik bermatu nahi izanda. Gune berriek aukera berriak eskainiko dituzte, jakina, baina arduradunek tinko eutsiko diote ospakizunaren jatorrizko izaera herritar, parte-hartzaile eta euskaldunari.
Egitarauari begira, askotariko ikuskizun, tailer eta jolas eta jokoak prestatu dituzte antolatzaileek, adin guztiei zuzendutakoak, baina batez ere haur, nerabe eta gaztetxoentzat. Dena den, familia giroa da azpimarratu nahi dutena, familian ospatzeko egitaraua baita igandekoa. Halere, lagunartean gozatzeko moduko menua ere prestatu dute.
Goizeko hamarretan abiatuko da Araba Euskaraz jaia, Armentia Ikastolan. Hortik aurrera, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango ditu Araba Euskarazera etortzen denak.
Bastida Ikastolak jasoko du aurtengo Araba Euskarazeko diru-bilketaren onura. Ikastola honek egundoko garrantzia izan du Arabako Errioxan gertatu den euskararen biziberritzean, eta bere jarduera behar-beharrezkoa da oraindik, lortutako guztiak atzera egin ez dezan. Araba Euskaraz, beraz, ez da ekitaldi isolatua, proiektu pedagogiko baten funtsezko osagarri bat baizik. Euskara erabilera-eremu berrietara eramateko eta gure hizkuntzaren normalizazioaren aldeko tresna baliotsua da ospakizun hau.
Hiru gune, kalejira eta jarduera ezberdinen bidez elkarri lotuta
Araba Euskaraz hiru gune nagusitan banatuko da aurten. Gune bakoitzak bere ekintza propioak izango ditu eta haien arteko lotura kalejira eta jarduera ezberdinen bidez egingo da. Goizeko hamarretan abiatuko da Araba Euskaraz jaia, Armentia Ikastolan. Hortik aurrera euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango ditu Araba Euskarazera etortzen denak.
• Lautada gunea, Armentia ikastola:
Gune hau festaren abiapuntua eta familientzako gune nagusia izango da. Haur eta gaztetxoentzako tailer, jolas eta ikuskizun ugari antolatuko dituzte bertan, gure hizkuntza eta gure kultura modu dinamiko eta parte-hartzailean bizitzeko. Familiek eta haurrek giro lasai eta seguruan euskaraz egiteko eta jaiaz disfrutatzeko parada izango dute. Goizeko 10.00etan inaugurazio ekitaldia izango da, eta kalejirak berehala hasiko dira.
• Mendia gunea, Mendizorrotza parkea
Gune honetan jokoak, lehiaketak eta kirol ekintzak izango dira jaun eta jabe. Lehen Hezkuntzako ikasleek erronka eta proba desberdinak egingo dituzte. Giro lasaia izango da, baina parte-hartzea, lehia eta dibertsioa ez dira inola ere faltako. DBHko ikasleek jarduera ezberdinak burutuko dituzte, hiru guneetan, euskararen erabilera sustatzeko. Helburua gure hizkuntza kirolaren eta jolasaren bidez hauspotzea da, eta parte-hartzaileek euskaraz modu naturalean jarduteko aukera bikaina izango dute.
• Erreka gunea, Prado parkea
Jolasak eta jarduera ludikoak izango dira nagusi inguru honetan. Tailerrak eta bestelako proposamenak ere egongo dira. Gune hau publiko zabalarentzat prestatua dago eta familiek eta lagun taldeek euren beharrak asetzeko parada izango dute. Eguna familia-giroan pasatu nahi dutenentzat diseinatua dago egitaraua, eta jarduerak izango dira haur, nerabe, gazte zein helduentzat.
Azkenik, antolatzaileek hainbat gomendio eta informazio erabilgarri zabaldu dituzte igande honetako jaia ahalik eta erosoena eta jasangarriena izan dadin.
Horrela, Araba Euskaraz benetako festa jasangarria izan dadin, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa zabaldu dute antolatzaileek. Gasteizko autobus geltokia Lasarteko Portalea kalean egongo da eta kanpotik datozen autobusentzat, berriz, aparkaleku handia prestatu dute Maite Zuñiga kalean. Autoz datozenek Erromesen Ibilbidean aparkatu ahal izango dute.
Gasteiztik bertatik datozenei, oinez edo bizikletaz etortzeko aholkua egin diete eta aparkalekuak izango dituzte Mendizorrotzan. Parte-hartzaileei edalontzi berrerabilgarriak etxetik ekartzea edo txosnetan eskuratzea eskatzen zaie, ingurumenean eragindako kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Hamarnaka eragile batu dira Hatortxu Rocken agur festara

«Maria Josefa Sansberrok muga asko gainditu zituen, fisikoak eta moralak»

Detenido el conductor del turismo implicado en la muerte de un ciclista el viernes en Anoeta

Trece txosnas de Bilbo no venderán Coca-Cola durante Aste Nagusia en solidaridad con Palestina
