
Pilotariek opor motz batzuk izateko aukera izan dute aste hauetan. Buruz Buruko finala amaitu zenetik hona, Bizkaia Torneoa eta jaialdi solteak jokatu dira, baina astelehen honetan, uztailaren 18an Barakaldon hasiko den hurrengo txapelketa aurkeztu dute Bilbon: CaixaBank Mastersa.
Eta nobedadeekin dator aurtengo seigarren edizioa. Alde batetik, B Serieko txapelketa jokatuko da, mistoak izango diren zazpi bikoterekin (Aspeko eta Baikoko pilotariez osatuta). Bigarren nobedadea hortxe dator hain zuen ere, bertan izango baitira Peio Etxeberria eta Jon Ander Peña, hasiera batean lehen mailakoekin lehiatu behar zirena.
Aurrelari nafarrak partida onak jokatu ditu azken garaian. Azkena, igandean bertan, Bizkaia Torneoko lau eta erdiko neurketan. Bertan, Dario menderatu zuen bi setetan (7-10 eta 0-10).
Are harrigarriagoa da Peña II.aren egoera. Tolosarrak iazko txapelketa irabazi zuen Zabaletarekin batera, finalean Altuna III.a-Iztuetari 13-22 irabaziz.
Bestalde, lehen mailako txapelketan, zortzi bikotetik zazpira jaitsi da kopurua. Finala, aldiz, bi aste aurreratu da eta irailaren 14an jokatuko da Nafarroa Arenan. Finalerdiak bi egun lehenago izango dira pilotaleku berean eta bertan ligaxkako lehenengoak eta laugarrenak neurtuko dituzte indarrak, alde batetik, eta bigarrenak eta hirugarrenak, bestetik. Aurten ez da play-offik egongo.
Lehen mailako txapelketako bikoteak hauek dira: Altuna III.a-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II.a, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu.
B Serieko txapeketan, aldiz, hauek dira bikoteak: Peio Etxeberria-Morgaetxebarria, Peña II.a-Gabirondo, Agirre-Eskuza, Dario-Eskiroz, Zubizarreta III.a-Bikuña, Senar-Tolosa eta Salaberria-Aranguren.
Herri hauetan jokatuko da lehen txapelketa: Barakaldo (uztailaren 18an), Otxandio (07/19), Laudio (20/07), Ermua (25/07), Elizondo (26/07), Zarautz (31/07), Altsasu (01/08), Donostia (02/08), Bastida (03/08), Bera (04/08), Sunbilla (10/08), Zestoa (12/08), Mallabia (14/08), Azkoitia (15/08), Zarautz (17/08), Irurtzun (30/08), Irunberri (30/08), Tolosa (31/08), Lekeitio (05/09, 06/09 eta 07/09).
B Serieko txapelketarekin bat egingo dute jaialdiek kasu askotan, baina beste herri batzuetan ere jokatuko du txapelketa berriak: Ezkabarte (09/08), Meñaka (12/08 eta 15/08) eta Agoncillo (16/08). Gainera, B Serieko finalerdiak iraularen 6 eta 7an jokatuko dira Lekeition, eta finala irailaren 13an izango da Altsasun.

Aizarotz, demostración palpable de que hay fórmulas para contrarrestar el despoblamiento rural

«Que Iruñea apueste por la dignidad colectiva ante el genocidio israelí es algo grandioso»

La renovación de Nico Williams, una operación «a lo bajini»

«Matxirulo, zure parranda bukatu da», autodefentsa feministarako deia Iruñean
