
Ainhoa Barbarin Iurrebaso Urretxuko preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez, Etxeratek berri eman duenez.
Urretxuarrak 23 urte zeramatzan preso. 2021eko apirilean Picassenteko espetxetik (600 kilometrora) Euskal Herrira hurbildu zuten, eta 2022ko urrian hirugarren graduan eskuratu zuen, Martuteneko kartzelako tratamendu batzordeak horrela proposatu ostean, Lakuako Gobernuko Justizia Sailaren erabakiaren ondorioz.
Beste asko bezala, euskal presoen kalerako lege bidezko progresioaren aurka Auzitegi Nazionalak abiatutako oldarraldiaren jomuga izan zen Barbarin, eta Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu eta atzera espetxera itzularazi zuten, 2023ko otsailean. Hilabete batzuk beranduago, uztailean, berriro onartu zioten hirugarren gradua, baina orduko hartan Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen eta bigarren aldiz kartzelara bueltarazi zuten abuztuaren hasieran. Izan ere, legean eginiko aldaketa baten bitartez, fiskalak helegitea aurkeztea nahikoa da presoa berriz automatikoki espetxeratzeko, Auzitegi Nazionalak erabaki bitartean.
2024ko otsailean berriro hirugarren gradua ezarri zioten Barbarini eta iazko ekainetik baliabide telematikoen bidez bete du espetxe zigorra.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

