
Arantza Gonzalez Donostiako Udaleko zinegotzia Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusi berria izendatu dute igande honetan Bilbon egin den XI. Batzarrean. Jakinarazi dutenez, alderdiko Gipuzkoako arduradun nagusiak 39 kidek osatzen duten Euskadiko Koordinakunde berriaren «babes zabala» lortu du.
Koordinatzaile nagusi berriak, bestalde, ezkerretik «proposamen politiko alternatiboak» dituen Ezker Anitza-IU «erabakigarria» aldarrikatu du.
Gainera, Ezker Anitza-IUren ibilbidea eta lana goraipatu ditu bere hitzartzean. Adierazi duenez, «politikan pertsonalismoak tristeki modan jarri diren mundu honetan, guk kolektiboa defendatzen dugu gure politika egiteko moduaren elementu eta ardatz nagusi gisa espazio guztietan, bai barrura begira, bai kanpora begira».
Gonzalezek «osasun publikoaren aldeko itun bat» aldarrikatu du, eta horrek «Osakidetzan aldaketa garrantzitsuak» ekarriko dituela esam du, «pertsonen osasunarekin negozioa egiten dutenen interes pribatuak publikotik ateratzeko».
Halaber, hezkuntza publikoa defendatu du era erabaki «ausartak» eskatu ditu etxebizitza eskubide gisa bermatzeko.
Egungo «olatu belizistaren» aurrean, Gonzalezek bakea defendatu du eskubide guztiak bermatu ahal izateko oinarri gisa eta ustelkeriaren inguruan, «ezinbestekotzat» jo du horri aurre egitea, «datorren tokitik, ñabardurarik, zalantzarik gabe».

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
