
Greba mugagabea egingo dute ArcelorMittalen Legasako eta Aguraingo fabriketako langileek uztailaren 1etik aurrera. Erabakia ia aho batez hartu dute beharginek egindako batzarretan, enpresaren 40 langile kaleratzeko asmoari erantzuteko.
ELAk ohar baten bidez ezagutarazi du berria, atzo Arcelorrek egindako azken proposamena atzera bota eta enplegu erregulazioko espedientearen aurka Auzitegi Nazionalean helegitea aurkeztuko duela iragarri ostean.
Astelehenean, hots, ekainaren 23an, amaitu zen kontsulta-aldia, akordiorik gabe, eta sindikatuak adierazi du prozesu osoan zehar enpresa ez dela «gai izan» kaleratzeak justifikatzeko: «Aurkeztutako dokumentazioa ez da nahikoa izan beraien asmoak eta espediente honen beharra azaltzeko eta beraien inkoherentziak sarritan agerian geratu dira».
Sindikatutik alternatiba ezberdinak proposatu dituztela adierazi dute, langileentzat irtenbide hobea bilatze aldera, baina, ELAren arabera, enpresak ez du langileen ordezkaritza entzuteko asmorik agertu. Jarrera horrek bultzatu ditu langileak greba mugagabea egitera, Legasan zein Agurainen asanblada ezberdinak burutu ostean.
ELAk, bere aldetik, argi dauka enpresak planteatutako arazoari irtenbidea emateko alternatibak egon badaudela eta «beharrezko presio neurriak» hartzeko konpromisoa agertu du, «enpresaren erabakien kostua langileengan eror ez dadin».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
