
Israelek atzo gauean Gaza bonbardatu zuen berriz ere. Gazako iparraldea eta erdialdea erasotu ostean, 45 pertsona baino gehiago hil zituen. Horrez gain, bi eskolari egin zien eraso, non errefuxiatu palestinarrak babesten ziren.
Zeitun auzoko Al Hurriyako eskolan gutxienez lau pertsona hil zituen Israelgo Armadak. Gazako iparraldeko Jabaliako hirian, berriz, Halawako eskola bonbardatu zuten, lau hildako gehiagorekin.
Gainera, Benjamin Netanyahuren tropek beste hiru eskolari egin zieten eraso Gaza hiriko ipar-ekialdean. Horietako bik, Al Falahkoak eta Jaffakoak, tokiko iturrien arabera, bonbardaketen aurretik abisu bat jaso zuten, baina ez zen biktimarik izan. Fahd Al Sabahrenean, aldiz, ez zen abisurik egon, eta erasoak zauritu batzuk utzi zituen.
Al Shifa Ospitaletik adierazi dutenez, beste zazpi gazatar hil ziren atzo gauean Al Shati errefuxiatu kanpalekuaren aurka egindako bonbardaketan. Bestetik, hamazazpi pertsona hil zituen Israelek Jabalian, Al Sadiq familiaren bi etxeren kontra airez egindako bonbardaketa baten ondorioz.
Hamahiru hildako janaria jaso zain
Laguntza humanitarioa jasotzeko zain zeuden pertsonen aurkako erasoak areagotu egin dira azken orduetan, atzo Israelgo Armadak gazatarrak nahitaez lekualdatzeko agindua eman ostean.
Horren harira, Ahli Bautista Ospitaleko iturrien arabera, Israelgo segurtasun indarrek hamar pertsona hil zituen Gaza hiriko Zeitun auzoan janaria banatzeko biltegi baten aurka egindako erasoan.
Al Awda ospitaleak beste hogei zauritu eta hildako bat baieztatu zituen, horiek Nuseirat errefuxiatu akanpalekuan zeuden janari jaso zain. Lekuko batzuek salatu zutenez, halaber, janaria banatzeko puntu batean mertzenario estatubatuar batek tiro egin zion buruan gazatar gazte bati.
Maiatza amaieratik, 580 palestinar baino gehiago erail eta 4.200 inguru zauritu ditu Israelek janari banaketa gunetan. Hain justu, atzo, Israelgo ‘Haaretz’ egunkariak argitaratu zuenez, Israelgo hainbat soldaduk aitortu zuten agindu izan dietela laguntza jasotzen ari ziren palestinarrei tiro egiteko.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz



