‘Aginako zero bat’. Joxe Azurmendik ‘Manifestu atzeratua’ olerkian esaten zuenez, horixe zen «gure inperio guztia. / Ta euskalduna konforme zegoen. / Ta libre izan nahi zuen».
Hori inspirazio bezala hartuta, ‘Aginako zero bat’ izeneko ikuskizuna egin zuten Manex Agirre, Jon Aranburu, Marco Bianchi eta Gaizka Amondarainek. Bertan, musikaz lagunduta, Azurmendiren eta beste hainbat autoreren olerkiak errezitatzen zituzten, gogoeta poetiko ederra eskainiz.
Joxe Azurmendiren heriotza dela eta, NAIZek horko pasarte bat berreskuratu eta zabaldu nahi izan du. Horretarako, bideoa osatu du, ikusi, entzun eta sentitu dezagun.
Horrez gain, larunbatean GAUR8 osoa eskainiko zaio Azurmendiri. Bertan, Euskal Herriko erreferente ezberdinen iritzi artikuluak, elkarrizketak, Azurmendiren pasarteak, argazkiak, olerkiak eta abar bilduko dira.
Azurmendi gogoan, libre izan nahi baitugu, zer kulpa daukagu guk!

Una entrevista inaudita, una maniobra reconocible

Entre renovación, descontrol y escabechina

El PNV se mete en un lío interno que atravesará la precampaña del 29N

Etxanobe afirma que Ansola le confirmó que repetiría como candidata a diputada general





