
Euskal ordezkaritza zabala izan da Landetako hondartzan egin den 20 urtetik beherako Europako Junior txapelketan, baina gutxi izan dira lehen hiru errondak gainditu ahal izan dituztenak. Guztira 64 mutil eta 34 neska lehiatu ziren metro bateko olatuetan eta lehia gogorra izan zen.
Nesken kategorian Carla Morena De la Valle espainiarra nagusitu zen. Bigarren postua Naïa Monte frantsesarentzat izan zen. Hirugarren Ranya Squalli marokoarra geratu zen, eta laugarren postuan, Lua Escudeiro portugaldarra.
Mutilen finalean Conor Donegan Santos izan zen txapelduna. Bigarren eta hirugarren postuak Pierre Lamothe eta Axel Dominguez frantsesentzat izan ziren, eta laugarren postuan Argentinako bandera ordezkatuz lehiatzen den israeldarra, Uri Uziel, geratu zen.
Euskal surflariei dagokienez, nesken final-laurdenetan lehiatu ziren 16 surflarietatik gutxienez 6 euskal herritarrak ziren, baina hiru lehiakide soilik lehiatu ziren ikurrina ordezkatuz: Oihane Goñi eta Laine Fernandez Goenaga, 14 eta 17 urteko donostiarrak, eta Saioa Ortega, 17 urteko sopelarra. Indartsu aritu ziren, baina ez zuten lortu finalerdietara pasatzea.
Mutilen kategorian, berriz, Xan Atchorena 17 urteko sopelarra, Peru Zuñiga, 20 urteko bakiotarra, eta Eder Fuentes, 18 urteko algortarra lehiatu ziren ikurrina ordezkatuz. Fuentes izan zen emaitza hoberena lortu zuena, final-laurdenetara iritsi baitzen.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

