
Jende asko eta bi partida oso desberdin izan zituen jaialdi batean erabaki ziren astelehen gauean 2025.eko Plazandreak torneoko lehen finalistak. Zabaleta-Mendizabalek (22-18) eta Amaia Aldaik (18-4) bigarren garaipenak eskuratu zituzten eta hurrengo astean ezagutuko dituzte hilaren 21ean jokatuko diren finaletan nortzuk izango dituzten parean.
Lehen partida ikaragarri gogorra eta lehiatua izan zen, azken txanpan erabaki behar izan zena. Zabaleta-Mendizabalek hasieratik hartu zuten markagailuaren aginte makila, baina erdi aldera Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergarak markagailua orekatu ez ezik, pare bat tantotan aurrea ere hartu zuten, nahiz eta azken txanpan Zabaleta-Mendizabal berriz ere nagusitu ziren. Garaileei txapelketa hasieratik jarri zitzaien faboritoaren txartela eta atzo ere horren zergatia erakutsi zuten kantxan.
Hori bai, atzokoan lana beltz egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko. Partida ederra suertatu zen binakakoa aurrean oso nahasia, bi aurrelariak nor baino nor aritu ziren, tanto ederrak eskainiz eta aldeak bereziki atzean egon ziren, batez ere azken txanpan, Nora Mendizabalek hobeto eutsi ziolako partidari. Arrate Bergarak maila askoz hobea erakutsi zuen, baina azken aldera lehia luze egin zitzaion. Hala ere, pilotazaleek asko gozatu zuten partidarekin.
Oso bestelakoa suertatu zen kaiolako lehia, Amaia Aldaik ez baitzuen gupidarik izan Maddalen Etxegarairekin. Kaiolako espezialistarik handienetakoa da dimoztarra eta bere egunik onena izan ez zuen oñatiarraren gainetik pasa zen. Amaia Aldaik partida erosoa izan zue eta Itxaso Erasunek eta Miriam Arrillagak egiten dutenaren zain dago, finalean arerio nor izango duen jakiteko.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
