
Ben Healy irlandarrak garaipen izugarria lortu du Vire Normandien amaitu den Frantziako Tourreko seigarren etapan. Jardunaldiak amaiera zorrotza izan du. Ibilbide gorabeheratsua zuen ezaugarri nagusi, eta lasterkari bizi eta indartsuei mesede egiten zien. Healy bereziki nabarmentzen da profil horretan, dituen garaipen apur bezain onak horrela lortu bai ditu, urrutitik eraso eginda eta bakarrik.
2023an Giroan lortutako garaipena edo, urrutira joan gabe, aurten Gernikan eskuratutakoak ekarri ditu gogora irlandarrak gaurko erakustaldiarekin.
Bayeuxetik abiatu da etapa eta Vire Normandien amaitu, guztira 201,5 kilometro egin dituzte txirrindulariek. 3.500 metroko desnibel positiboa pilatu dute, hankak hausteko ibilbide gisa deskribatzen den horietakoa, hau da, etengabeko igoera eta jaitsiera labur eta gogorrekin, eta azken kilometroetan are gogorragoa izanik.
Irlandarrak aurreko edizioan erakutsi zuen bere anbizioa, bost ihesaldi on harrapatuta. Hala ere, ez zuen errematatzen asmatu. Eta Richard Carapazen bajaren ondoren bere taldeko gizon indartsuenetariko bat bezala iritsi zen aurtengo Tourrera. Aukera aprobetxatu eta azken kilometroetan nagusitasunez errematatu du.
Izen handiz beteriko ihesaldi baten parte izan da Healy. Bertan ziren Mathieu Van der Poel, Simon Yates, Quin Simmons, Michael Storer, Eddie Dunbar, Will Barta eta Harold Tejada. Kosta da talde hau eratzea. 100 kilometro pasa arte ez baita ihesaldia osatu. Hortik aurrera bai, bidea egin dute eta harmonian lan egin dute. Irlandarrak berak hautsi du adiskidetasun hori, helmugatik 40 kilometrora. Erasoa jo, aurkariak Van der Poelen erantzunaren zain geratu, honek beste aldera begiratu eta helmugan ikusi dute Education First taldeko txirrindularia, bakarkako lan ederrarekin.
Ibilbideak sei mendate puntuagarri izan ditu: bost hirugarren mailakoak eta bat laugarren mailakoa, azkena, Côte de Vaudry (1,2 km, %7,2ko batez besteko malda), helmugatik lau kilometro eskasera kokatua. Amaierako 700 metroak %10eko pendizean igo dituzte.
Sailkapen nagusiko txirrindulariak ez dira azken metro horiek arte mugitu. Pogacarrek maillot horia soinetik kendu nahi zuen, podiumeko protokoloak ekidin eta atseden orduak handitzeko. Eta segundo batengatik lortu du bere helburua. Hilda iritsi da helmugara Van der Poel eta airean Pogacar, baina herbereetarrak jantzi du liderraren elastikoa. Astezkenera bitarte eusteko ibilbide aproposa dauka Alpecin taldeko txirrindulariak.
Faborito nagusienak elkarrekin helmugaratu dira eta apenas segundo batzuetako tarteak egon dira sailkapen nagusia lehiatzera etorri direnen artean. Kaltetuena Mattias Skjelmose izan da, zeinek matxura bat tarteko 40 segundo inguru galdu dituen.
Bihar, antzeko diseinua duen etapa leihatuko dute, Saint-Malo eta Mur de Bretagne tartean. Amaieran pilatzen dira aldapak, azkena, helmugan bertan.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
