
Franck Dubosc zinegileak bere hirugarren film luzea dakar: ‘Un ours dans le Jura’ (‘Misterioso asesinato en la montaña’, gazteleraz), arazo ekonomikoak dituzten senar-emazte baten inguruko komedia beltza.
Michel eta Cathy eguberrietako zuhaitzak saltzen dituzten bikote bat da. Jura eskualdeko herri txiki batean (estatu frantsesa), 12 urteko semearekin bizi dira. Zorrek eta bestelako arazo ekonomikoek gainezka egin diete, eta bikotea une latz batean dago.
Baina, egun batean, etxera itzultzean, Michelek oso gutxigatik ez du hartz bat errepidean harrapatuko; haren autoak beste batekin talka egingo du, eta bertan hilko ditu bi bidaiariak (bi droga-trafikatzaile). Cathyri gertatutakoa azaldu ondoren, biek gorpuak ezkutatzea erabakiko dute. Hori egitean, ordea, maletategian diruz betetako poltsa bat aurkituko dute, bi milioi euro baino gehiago dituela.
Zuzendariak aipatzen du film honekin Coen anaien ‘Fargo’ filmari keinu bat egin nahi izan diola: «Mendian girotzen den western bat egin nahi nuen, landa eremuan gertatzen den pelikula bat, paisaia latz bat erakusten duena, elurrarekin. Maite dut Coen anaiek egiten duten zinema».
Filmaketa lanak Bois-d'Amont udalerrian egin dituzte, Jura departamenduan, Borgoina-Franche-Comté eskualdean.
Franck Dubosc
Zuzendaria izateaz gain, Franck Dubosc aktorea eta gidoilaria ere bada lan berri honetan. 1980tik komediante polifazetikoa da: zinema, telebista eta kabareteko aktore izateaz gain, gidoilari eta zuzendari lanak ere egin ditu. ‘Tout le monde debout’ (2018) filmean egin zuen debuta zuzendari gisa.
1990eko hamarkadaren amaieran stand-upera jauzi egin zuen; ‘Du beau, du bon, Dubosc’ (1998), ‘J’vous ai pas raconté ?’ (1999) eta ‘Romantique’ (2002) ikuskizunek arrakasta handia izan zuten Parisko aretoetan eta Montrealeko ‘Just for Laughs’ bezalako jaialdietan.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

