
Bart gauean amaitu da Kaliforniako Huntington hondartzan Challenger Series itzuliko hirugarren txapelketa. Eta emaitza bikaina lortu dute Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarrak eta Nadia Erostarbe zarauztarrak; hirugarrena eta boskarrena izan dira, hurrenez hurren.
Annette Gonzalez-Etxabarrik lehen aldiz hartu du parte US Openean. Sol Aguirre perutarraren, Zoe Benedetto estatubatuarraren eta Mirai Ikeda japoniarraren aurka lehiatu da lehen kanporaketan. Japoniarrak baino ez du gainditu. Hurrengo txandan Nadia Erostarbe, Tessa Thyssen frantziarra eta Laura Raupp brasildarra zituen zain.
Erostarberi dagokionez, Balliton lortutako garaipenaren ondoren rankingeko 4. postuan zegoen eta zuzenean sartu da lehian bigarren txandan. Honetan Annettek aurrera egin du txandako notarik onenarekin, 11.63rekin, eta Nadiak 11.23koarekin jarraitu dio, Raupp (10.04) eta Thyssen (8.60) lehiaketatik kanpo utzita.
Basque Teamek jakitera eman duenez, «final zortzirenetan olatuen tamainak gora egin du baina ez da arazo edo oztopo izan ez Erostarberentzat ez Gonzalez-Etxabarrirentzat. Nadiak eta Annettek itsasoan ia edozein baldintzatan surf egiteko behar den kalitatea erakutsi dute, eta horrek final-laurdenetarako sailkapena ekarri die».
Final-laurdenetan Nadia Erostarbe saiatu da gaur Tya Zebrowskiren aurka, hau da, modako surflariaren kontra. Txandaren lehen zatian biek dantzan egin dute markagailuan, baina erditik aurrera Nadia jarri da lidergoan. Amaierarako zazpi minutu falta zirenean, Tya gazteak 9.00 puntuko olatua lortu du, ordea. Gero jada ez da olaturik sartu eta ondorioz Nadiak ezin izan du iaz US Openean lortutako hirugarren postua berdindu. Gauzak honela, bosgarren postuan bukatu du eta 4.745 puntu gehiago lortu ditu.
Annetteri dagokionez, lehiakide gogorra izan du final-laurdenetan: Yolanda Hopkins. Gipuzkoarrak 7.00ko puntuazioa lortu du laster, koltxoi gisa erabili duena, eta 5.93ko beste olatu batekin sendotu du. Portugaldarraren 6.23a azken uneetan ez da nahikoa izan euskalduna kanporatzeko.
Finalerdietan Tya Zebrowskik izan du aurrean. «Nahiz eta Annettek txanda oso gogotsu hasi eta bere aurkariaren erasoei eutsi, Tyak lasai egotea lortu du, amaierarako bost minutu baino gutxiagoren faltan eta markagailua kontra zuela, berriro aurretik jartzeko gai izan da. Annette maniobra ikusgarriak egiten ahalegindu da puntuak lortzeko eta 12.40a gainditzeko, baina 11.16a ez da aldatu markagailuan», laburbildu du Basque Teamek. Honekin, zumaiarrak hirugarren bukatu du txapelketan eta 6.085 puntu pilatu ditu.
Olatu txikiak eta narrasak
Gainontzean, Huntingtonen olatuak txikiak eta narrasak izan dira, Kaliforniako hondartza famatuan ohikoa izaten den bezala. Ordea, lehen mailara igotzeko lehian ari diren 80 mutilek eta 48 neskek maila itzela erakutsi zuten. Haien artean lehen mailako lehiakideak ere baziren, Kanoa Igarrashi edo Brisa Hennessy, kasurako.
Euskal ordezkaritzari dagokionez, Annette eta Nadiaz gain, Janire Gonzalez Etxabarri ere lehiatu da, baina ez du lehen erronda gainditzea lortu. Mutilen kategorian, ostera, Yago Dominguez getxoztarrak eta Keoni Lasa zarauztarrak lehen erronda gainditzea lortu dute, baina ez bigarrena. Adur Amatriain zarauztarrak hirugarren errondara iristea lortu du. Hirurek apur bat gora egingo dute rankingean.
Mutilen kategoriako bigarren erronda 12 txandek osatzen zuten, baina txapelketan ziren hiru euskaldunetatik bi txanda berean sartu zituzten. Ondorioz, Adur eta Keoni elkarren kontra lehiatu dira aurrera egin ahal izateko
Txapelketetan lehiakide guztiek aukera berberak dituzte, baina kasu honetan esan daiteke euskal surflariek ez zutela zorte handirik izan. Adibidez, mutilen bigarren erronda 12 txandek osatzen zuten, baina lehiatzen ziren hiru euskaldunetatik bi txanda berean sartu zituzten. Adurrek eta Keonik elkarren kontra lehiatu behar izan zuten. Eta hori nahikoa ez eta hirugarren errondan Adurri lehiakide zailenetakoa egokitu zitzaion, Kanoa Igarasahi, CT rankingean hirugarrena den bertako surflaria.
Antzeko zerbait gertatu zen nesketan. Bigarren erronda 8 txandek osatzen zuten, baina Annette eta Nadia txanda berean jarri zituzten. Biek lortu zuten erronda gainditzea eta aurrera egitea.

Rankingetan aldaketak
Huntingtonen olatuak txikiak eta eskasak izan ohi dira, eta horrelakoa izan zen aurtengo txapelketan ere, nahiz eta azken egunean olatuen tamainak apur bat gora egin zuen eta azken txandetan metro eta erdiko olatuak izan ziren. Euskal Herriko hondartzetan izaten diren olatuen antzekoak dira, eta emaitza onak lortu izan dituzte euskal surflariek Kaliforniako hondartza famatuan.
Erostarbe, esaterako, final erdietara iritsi zen iaz. 2023an eta 2022an ere emaitza onak lortu zituen zarauztarrak Huntingtonen, aurten bezala, final laurdenetara iritsi baitzen. Orain nesken CS rankingean postu onean dago. Hegoafrikan erdietsi zuen garaipenarekin eta Kalifornian izan duen emaitzarekin CS rankingeko lehen bost hoberenen artean aurkitzen da.
Annette Gonzalez Etxabarri bikain aritu zen olatu gainean, baina akats larriak ere egin zituen, ez baitzituen lehentasun arauak behar bezala baliatu. Zumaiarrak lehen urtea du CS mailan eta, zalantzarik gabe, akatsetatik ikasiz, postu on bat lor dezake denboraldi amaieran. Hots, Huntingtonen lortutako emaitzari esker, orain arteko 40. postua atzean utzi, eta, nabarmen gora egingo du CS rankingean.
Orain arte CS itzuliko hiru txapelketa bakarrik egin dira, eta kontuak asko aldatzen dira txapelketa bakoitzaren ostean, baina pixkanaka lehen postuetan diren lehiakideak egonkortzen has daitezke. Horixe bera gertatzen ari da nesken kategorian. Lidergoa aldatzen da, batzuek postu bat behera eta besteek gora egingo dute, baina lehen postuetan direnek goian jarraitzen dute. Mutilen kategorian, ordea, aldaketak askoz ere nabarmenagoak dira; lidergoa etengabe aldatzen ari da, eta baita lehen hamar postuetan diren surflarien izenak ere.
Aurtengo CS denboraldia apirilean hasi zen, eta 2026ko apirilean amaituko da, hasi zen leku berean, New Castlen (Australia). Guztira, 7 txapelketek osatuko dute denboraldia, tartean, lehen aldiz CS mailako lehiakideak Pipelineko olatu beldurgarrietan lehiatuko direla. Eta amaieran, lehiakide bakoitzaren bost emaitza hoberenak hartuko dira kontuan, lehen mailara nortzuk igoko diren erabakitzeko. Horrela, CS rankingeko lehen 10 mutilak eta lehen 7 neskak igoko dira CT mailara.

Hurrengo txapelketak
Huntingtongo txapelketa amaituta, atsedenaldi labur bat hartuko dute CS mailako lehiakideek, nahiz eta haietako asko QS mailako txapelketan lehiatuko diren. Irailaren 29an hasiko da Ericeiran (Portugal) CS itzuliko laugarren txapelketa, eta urriaren 11n Brasilgo Saquareman elkartuko dira itzuliko bosgarren txapelketan lehiatzeko. Urtarrilean Hawaiiko Oahu uhartean egingo dute CS itzuliko seigarren txapelketa, Pipelinen, eta apirilean Australian amaituko dute denboraldia.
Aitzitik, lehen mailako CT itzulia amaitzeko gutxi falta da. Abuztuaren 7an hasiko da Tahitin 11. txapelketa, eta ondoren txapelketa bakarra faltako da WSL titulu mundiala nortzuk irabazten duten erabakitzeko. Alegia, 27tik irailaren 4ra Fijiko ezker olatu amaigabeetan egingo duten txapelketa handia.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
