
Aiara Agirrezabalak 2029ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Realarekin, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Horrez gain, aurrerantzean lehenengo taldeko fitxa izango du Berastegiko jokalari gazteak eta 24 zenbakia eramango du bizkarrean.
Agirrezabalak 16 urte besterik ez ditu, 2008ko urriaren 2an jaio baitzen, eta besteak beste, 19 urtez azpiko Europako Txapelduna izan da Espainiako selekzioarekin. Gaztea izan arren, heldutasuna erakusten du zelaian eta taktikoki ere oso ona da ezker hegaleko atzelari gazte honek.
«Grina, adimena eta etorkizun handiko proiekzioa. Horiexek dira Aiara Agirrezabalaren ezaugarri nagusiak: oraina eta geroa ordezkatzen dituen jokalari bat, etxean hazia eta jada bere arrastoa uzten ari dena», zehaztu du Realaren prentsa oharrak Berastegiko jokalariari buruz.
️ Aiara Agirrezabala: "eskertuta nago Realak eman didan aukeragatik"
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) August 6, 2025
«Kristorena da, uste baino azkarrago etorri da, baina Realari oso eskertuta nago. Gogotsu nago denboraldiari ekiteko, taldeari emaitza onak lortzen laguntzeko eta minutuak gehitzen joateko», adierazi du Aiarak kontratua berrituta Realaren sare sozialetan.
«Aurtengo denboraldira begira, talde gazte bat izango dugula ikusten dut. Ezaugarri on asko ditu, baina batez ere anbizio oso handia. Ni ere oso gogotsu nago denboraldia hasteko. Eguneroko lana eta konpromisoa emango dizkiot Realari emaitza onak lortu nahian», gaineratu du.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
