
EAEKO Larrialdi Zerbitzuek 230 esku-hartze egin dituzte urteko lehen seihilekoan mendizaleak eta mendi-ibiliak erreskatatu eta bilatzeko, hau da, eguneko bat baino gehiago eta iazko epe berean baino %23 gehiago.
Larrialdi-zerbitzuen esku-hartze gehienak ekainetik urrira bitartean gertatu ohi dira, Lakuako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aipatu duenez.
Aurtengo lehen sei hilabeteetan egindako jardueretatitk, 214 erreskateak izan ziren (39 Araban, 89 Bizkaian eta 86 Gipuzkoan), 15 mendiko bilaketak izan ziren (6 Araban, 6 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan) eta bat haitzulo batean (Araban).
Azterketa honetan ez dira sartzen, jakina, Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan gertatzen diren operazioak, Pirinio aldean bereziki kopuru handia suposatzen dutenak. Zehaztapen hau eginda, gainerako hiru lurraldeetan Gorbeiako mendigunea da erreskateetan eta bilaketetan jarduketa gehien biltzen dituen eremua. Erreskate ugari eragin zituzten mendialdeen bigarren multzoan Aizkorri mendilerroa eta Anbotoko gailurra kokatzen dira, eta horien atzetik datoz Aralar mendilerroa eta Pagasarri mendia.
Adinak eta arrazoiak
Erreskate gehienak 20 eta 59 urte bitarteko pertsonentzat izaten dira, eta bilaketetan, berriz, 65 urtetik gorakoak gailentzen dira.
Erorketak dira erreskatea eragiten duten arrazoi nagusiak, eta bilaketa gehienak, berriz, galtze edo desorientatze arrunten ondorio izaten dira.
Larrialdietako zerbitzuek mendiko jarduerak kobratzeari dagokionez, Gasteizkko Legebiltzarrak 2011n onartutako Tasa eta Prezio Publikoak Aldatzeko Legea aplikatzen da.
Hala, erreskatea arriskutsutzat edo sarbide mugatuko edo debekatuko gunetzat jotako eremuetan egiten denean ordainarazi egiten da, bai eta alerta laranjan edo aurkako fenomeno meteorologikoek eragindako alarma gorrian gertatzen denean ere.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
