
«Ez dadila inor bazterrean geratu, ez dadila inor pozik gabe sentitu». Horixe da Aretxabaletako jaiei ongietorria emango dien DebaTEA elkarteak egin duen deia. Horrela, jaiak denontzat izan daitezela gura dute: haurrentzat, helduentzat, nagusientzat, eta baita bestelako gaitasunak dituzten pertsonentzat ere.
Jai hasiera ofiziala ostegun arratsaldean izango bada ere, ekitaldiak asteazkenean hasiko dira (abuztuak 13) gazte mugimenduaren txosnan arratsaldeko 18.00etan egingo diren pregoiarekin eta txosnen irekierarekin. Ondoren, pelota partiduak izango dira, txarangaren irteera GuGeuren txosnan eta kontzertuak.
Ostegunean (abuztuak 14) marianito goiza eta bazkariak antolatu dituzte txosnetan eta arratsaldean jai hasierako ekitaldi ofizialak egingo dira jai kanpaiekin eta erraldoi berrien aurkezpenarekin. Arratsaldeko 19.00etan ikurrinari ohiko agurra egingo zaio eta, pregoia irakurri ondoren, Burrunba elektrotxarangarekin kalejira abiatuko da. Iluntze-gauean, musika emanaldien txanda izango da: Anje Duhalde eta La Txama, besteak beste, baita Deabru Beltzak taldearen ikuskizun piroteknikoa ere.
Jai egitarua igandera arte luzatuko da eta bertan ez dira faltako mus txapelketa, pilota partidak, ur puzgarriak, gazteen olinpiadak, bola txapelketa, txirrindulari lasterketa, buruhaundi eta erraldoiak, sokamuturra, herri bazkaria eta erromeriak, beste askoren artean.
Musika arloari dagokionez, aipatzekoa da ostiral gaueko 22.30etan izango den Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia herriko plazan. Bartzelonan sortutako talde hau hamar emakume musikarik osatzen dute eta adin guztietako jarraitzaleak biltzen ditu mundu guztian eskaintzen dituen kontzertuetan. Aretxabaletako jaietan arituko diren beste talde batzuk Gozategi, Perlata, D'Capricho eta Oilar Beltzak dira.
Informazio honen babeslea: Aretxabaletako Udala.
Deba bailararen beste muturreraino joanda, Deban ere jai nagusiak hasiko dituzte ostegun honetan (abuztuak 14), kasu honetan San Rokeren omenez, eta hilaren 18ra arte luzatuko dituzte. Txupinazoa arratsaldeko 18.00etan izango da eta aurten Manolo Pascual izango da txapligua botatzeko ardura izango duena, 25 urte betet baititu Debako danborradaren Danbor Nagusi bezala.
Danborradaz gain, musika, kalejirak, erraldoi eta buruhaundiak, haurrentzako jarduerak eta adin guztietarako proposamenak izango dira egun hauetan, baita Deban oso errotuta dauden entzierroak eta zezenekin lotutako ikuskizunak ere. Musika kontzertuei dagokionez, honako taldeen emanaldiak daude iragarrita: Mugi Panderoa, Oinutsik, Larru Beltzak, Brigade Loco, Mirua, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana, Txopet eta Lukiek.
Deba bailaratik Urolara jauzi eginez, Azkoitian ere Andramaixek ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 18ra. Txupinazoa ostegun eguerdiko 12.00etan botako dute Azoka plazako ekoizle eta saltzaileek, herriko musika bandak "Ondo pasau Andramaixek" jotzen duen bitartean.
Azkoitiko jaietan parte hartuko duten musika taldeen artean, aipatzekoak dira Süne, Hits Cover Banda, Merina Gris, Enaitz eta Erkizi trikitilariak, Skapaie elektrotxaranga edota Tapia eta Leturia, beste batzuren artean.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
