
Jon Paredes Manot ‘Txiki’ eta Anjel Otaegi gogoan hartzen zituen Zarauzko olana berreskuratu dute herritarek eta argazki jendetsua osatu dute Azken Portu auzoan astearte arratsalde honetan, ‘Txiki’-ren auzoan, hain zuzen ere. Horrela erantzun diote Udalaren debekuari, duela egun batzuk Santa Barbara menditik kendu ostean. Haserrea eta mina eragin zituen jokabide horrek.
«Frankismoaren azken fusilatuekiko EAJren eta PSEren Zarauzko Gobernuak azaldu duen jarrera txarrestu» du Sortuk honen berri ematerakoan eta Txikik eta Otaegik udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du. «Herriaren aitortza badute, baina Zarauzko udalarena falta zaie, egun hauetan argi geratu denez», nabarmendu du. «Frankismoari aurre egin» ziotelako hil zituztela ekarri du gogora; laster beteko dira 50 urte, irailaren 27an.
Udalak aginduta olana handia kendu ostean, lurrean botata utzi zuten, «zaborra balitz bezala», salatu du Sortuk. Hala ere, honek ahalbidetu du herritarrek berreskuratzea. Azken Portuko plazan zabaldu dute gaurko arratsaldean eta argazki herritarra egin dute harekin ehunka lagunek. Era horretan, Txikiren senideei babesa adierazi diete zarauztarrek.
Sortuk erantsi duenez, 2012. urtean, Iñigo Urkullu lehendakari zelarik, Txiki eta Otaegi biktima gisa aitortu zituen Lakuak. «EAJren gobernua zen hura ere, Zarauzkoa bezala. Hain justu, duela egun batzuk, Espainiako Gobernuak Xoxe Humberto Baena FRAPeko militantearen sendiari ofizialki adierazi dio bere fusilaketa baliogabea eta zilegitasunik gabea izan zela. PSOEkoa da gobernu hau, Zarauzkoa bezala. Iraingarria da frankismoaren bi biktimaren oroimenak mina eragiten duela esatea», ondorioztatu du.
«Ekintza hauekin, argi utzi dute beste behin lehen mailako eta bigarren mailako biktimak daudela. Txiki eta Otaegiren fusilamenduekin, frankismoak lezioa eman nahi izan zion Euskal Herriari. Espainiar trantsizioan ondo lotuta utzi zuten dena, Euskal Herriari bere nazio izaera ukatu eta Espainiaren batasunari indarrez eusteko», adierazi du Sortuk. Gaineratu duenez, «50 urte beranduago, bada garaia behingoz ondo lotuta utzi zuten korapiloa askatzeko, hau da, gure herriari dagozkion eskubideak aitortzeko». Lelo horrekin deitua du ekitaldi nazionala irailaren 27an Iruñeko Anaitasunan.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

